Marin Aquilakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marin Aquilakoa
Saint Seiya universe (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaMasami Kurumada
Ageri den obrak
Datu biografikoak
JaiotzaJaponia
Sexuaemakumezkoa
Garaiera167 cm
Pisua51 kg
Jardueragudaria
Familia
Anai-arrebak
Bestelakoak
IkasleakSeiya Pegasokoa
EtsaiakGod Warriors (en) Itzuli

Marin Aquilakoa Masami Kurumadak idatzitako Saint Seiya manga eta animeko eta honen jarraipen ofiziala den Saint Seiya Next Dimensioneko pertsonaia bat da. Istorioko protagonista nagusia den Seiya Pegasokoaren irakaslea da. Emakumezko zaldun bezala, bere aurpegia mozorro batekin estalita izan behar du, eta, gizonezko zaldunen batek bere aurpegia ikusiko balu, zaldun hori hil edo maitatu beharko luke. Jatorrizko istorioan eta honen jarraipen ofiziala den Next Dimensionen parte hartze garrantzitsua duen emakumezko zaldun gutxietako bat da, Shaina Ofiuchusekoa, Hilda Polarisekoa eta Tetis Sirenakoarekin batera.

Parte hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi etxeen aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seiyaren irakasle bezala, honi zaldun izateko erakutsi beharrekoa erakutsi zion. Seiyaren ondoan egon zen honek Shaina Ofiuchusekoaren ikasle zen Kasiosen aurka Pegasoren armajantzia lortzeko borrokatu zuenean. Marinek santutegitik ihes egiten laguntzen dio Seiyari, nahiz eta Shainak desafio egiten dion, ez du borrokatzen eta nahiago du bere ikaslea Shainaren aurka aholkatzea.

Shainarekiko lehia borroka batean amaitzen da, baina zoritxarrez Marin bortizki garaitua da, Shainak askoz indartsuagoa dela erakusten du, borroka hasieratik bukaerara menderatzen du, Marin umiliatua da, jipoi ikaragarria jasotzen du eta Aioriak salbatu behar du. Beranduago, hondartza batean, Seiya eta Misty Muskerrekoarekin elkartzen da. Seiya Mistyren aurka borrokatzen hasten da, eta handik apur batera, Marinek bere ikaslea bihotzean jotzen du, lurrera botaz eta zauri larri bat eraginez. Mistyk Marin zoriontzen du honek bere ikaslea hain erraz garaitu zuela pentsatuta. Marinek Seiya hondartzan lurperatzen du eta Kiki Pegasoko zalduna handik ateratzen saiatzen da, baina Mistyk esku mugimendu bakar batekin handik bidaltzen du Mü Ariesekoaren ikaslea. Eta Mistyk bere betebeharra, Seiya hiltzea alegia, betetzat jotzen du. Baina ez da hala, Marin handik joatean Mistyk Seiya hondarpetik ateratzen bait du, eta honen armajantziak inongo kalterik ez duela ikusten du. Aquilako zaldunaren engainua ikusita, Mistyk Seiya uretara botatzen du, aurretik orain Marin salbatzeko jada ez dagoela esanez.

Hamabi etxeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saga honetan Marinen partehartzea txikia da. Amaiera aldean baino ez da agertzen, Seiya, Shun Afrodita Piscisekoaren aurka borrokatzen utzi ondoren, urrezko santu honen Deabruzko Arrosa Errealen ibilbidetik igarotzen ari denean. Seiya, arrosa hilgarri horien usain gehiegi hartuta, euren gainera erortzen da. Orduan, Marin agertzen da, bere aurpegia estaltzen duen mozorroa jartzen dio eta ibilbidean laguntzen dio, Shunek Afroditaren aurka borrokatzen darraien bitartean. Azkenean, Shun Andromedakoak Afrodita Piscisekoa garaitzen duenean, Seiyak, bere meteoroekin desegiten ditu arrosa guztiak, azkenean Patriarkaren ganberara iritsiz.

Next Dimensionen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Next Dimensionen, hasieran, Seiya zaintzen du, Hadesen aurkako gerran honek inframunduko jainkoagandik sekulako ezpatakada jaso ondoren. Une batez, bere laguna den Shaina Ofiuchusekoaren aurka borrokatzen du honek, hamahirugarren urrezko zaldunaren tenplu ondoa aurkitzean burua galtzen duenean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]