Maritxu Telletuko (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maritxu Teilatukoa orri berde baten gainean.
Ahozko literaturak umeei ohiko galera bat hobeto eramaten laguntzen die.

Maritxu Telletuko abestia Maritxu Teilatuko izakiari egindako kantua da. Ahozko euskal tradizioan umeen esne hortzak batu eta ordainetan zerbait ematen dien izakia da Maritxu hori.

Besteak beste, kopla zaharretan jaso da, Katuen testamentua bilduman[1] topa daiteke, eta izen bereko Oskorri taldearen diskoan. Mendebaldeko euskalkian jasotako koplatxoa da.

Abestiaren izenburuak Euskal Herriko baserrietan oso ezaguna zen zomorro bati egiten zion erreferentzia: marigorringoari (Coccinella septempunctata L. (Coccinellidae)).

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BEREZKO TESTUA (Mendebaldeko euskalkia) Euskara batura ekarria:
Maritxu Telletuko
gona gorridune
eutsi agin zarra ta
ekarri barrixe."
Maritxu Teilatuko
gona gorriduna
eutsi hagin zaharra eta
ekarri berria."

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bilaketa - Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren fitxa.
  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren hitzak, Oskorri taldearen hainbat kantu.