Marta Díez Napal
Marta Díez Napal | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1974ko azaroaren 15a (49 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu | ||
Marta Díez Napal (Antsoain, Nafarroa Garaia, 1975ko azaroaren 15a) politikaria da.
2023ko ekainaren 17an Antsoaingo alkate bilakatu zen 2023ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marta, Gloria eta Antonioren alaba da, Erriberan jaioak, Caparroson. Bi semeren ama da, bere bizi-proiektu nagusia eta garrantzitsuena. Euskalduna da, bere ahizpa bezala. Martaren familiak D ereduan matrikulatzeko apustua egin zuen, eta, beraz, oso eskertuta dago egin zioten opariagatik. Saltzaile eta Sortzen-eko koordinatzaile gisa lan egin du. Antsoaingo kultur koordinakundeko kide izan zen eta 2015/2019 legealdian Antsoaingo Udaleko kultura zinegotzia ere izan zen.[2]
2023ko ekainaren 17tik alkatea da Marta, Antsoaingo bigarren emakume alkatea, orain 32 urte Rosalia Etxeberria izan baitzen lehena. Euskal Herria Bildu bere taldearen, Contigo Navarra/Zurekin Antsoainen eta Geroa Bairen babesa jaso zuen alkate izendapenerako.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
- ↑ «Entrevista a Marta Díez Napal, candidata de EH Bildu a la alcaldía de Antsoain» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
- ↑ Echarte, Sagrario Zabaleta. (2023-06-17). «Marta Díez, de EH Bildu, segunda mujer en la Alcaldía de Ansoáin» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).