Antsoain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antsoain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Panorámica Ansoáin1.JPG
Antsoaingo ikuspegia.

Antsoaingo bandera

Antsoaingo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Bandera de Ansoáin.svg Ansoain <> Antsoain[1]
Alkatea Ibai Anton (EH Bildu)
Posta kodea 31013
INE kodea 31016
Herritarra antsoaindar
Kokapena
Koordenatuak 42° 50′ 08″ N, 1° 38′ 22″ W / 42.835555555556°N,1.6394444444444°W / 42.835555555556; -1.6394444444444Koordenatuak: 42° 50′ 08″ N, 1° 38′ 22″ W / 42.835555555556°N,1.6394444444444°W / 42.835555555556; -1.6394444444444
Antsoain hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Antsoain
Antsoain
Antsoain (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 1,93 km2
Garaiera 426 metro
Distantzia 5 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 10.861 biztanle
% 49,53 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,47
Dentsitatea 5.627,46 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Green Arrow Up.svg% 23,97
Zahartze tasa[2] % 12,24
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 34,76
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 80,97 (2011)
Genero desoreka[2] % 0,67 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 14,07 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 8,18 (2010)
Euskararen erabilera % 0,4 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.ansoain.es/eu/

Antsoain[3] Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da. Iruñerriaren iparraldean, Iruñeko merindadean eta Iruñeko erdigunetik 4 kilometrora dago. 10.861 biztanle ditu.

Herria bi biztanlegunez eratuta dago: batetik, Ezkaba mendiko magalean kokatuta dagoen Alde Zaharra edo Herri Zaharra, zeinak Nafarroa Garaiko iparraldeko herri baten ohiko fisionomia erakusten duen; eta bestetik, lautada batean eta Iruñeko hirigunearen ondoan kokatuta dagoen Zabalgunea edo Alde Berria, biztanlegune nagusia, non zerbitzu nagusiak dauden. Alde Berria, esan bezala Iruñeko hirigunearen ondoan dago, zehazki Arrotxapea eta Txantrea auzoen artean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antsoainek -ain atzizkia du, hainbat euskal toponimok bezala. Julio Caro Barojak defendatu zuen toponimo horietatik gehienak -anum atzizkiaz hornituriko latinezko antroponimoren batetik eratorriak zirela. Erromatar Inperioko leku askotan, -anum atzizkiak, izen berezi batekin elkartzen zenean, fundus deituriko nekazaritza-ondasunen jabearen izena eratzen zuen. Izen hura fundus-aren jabearena izaten zen normalean, gero jabez aldatzen bazen ere, izenak aldatu gabe jarraitzen zuen eta. Hipotesi horri jarraiki, -ain atzizkia edo -ano atzizkia duten euskal herriek erromatar garaiko edo Erdia Aroko herrietan izango zuten jatorria, erromatar garaiko oinordetzak izendatzeko bilakabideari eusten ziotela.

Antsoainen kasuan, toponimoak Sancius edo San (t) so antroponimoetan omen du jatorria, hots, Santso izenean, Erdi Aroan oso hedatua baitzegoen Nafarroan. Erdi Aroan herriak zein zendeak, Sansoain izena izan zuten (grafia ezberdinekin). Erdi Aroan, Nafarroako Erresuman, izen bera zuten herri bat baino gehiago zegoenez, haiek bereizteko haranaren izena edo gertu zegoen herri baten izena ematea ohikoa zen. Horrela, izen bera zuten beste herriak honela aipatzen ziren:Sansoayn juxta Montem Regalem (1270); Sansoáin de Orba (1094); Sansoang prope villam Artasso (1104). Iruñerrikoa honela aipatu zen : Sansoain prope Artiga (1204), Sansoayn d’Artiga (1270) eta Sansoayn prope Pampilonam (1274). XV. mendean hasierako kontsonantea galdu zen disimilazio baten ondorioz,eta Ançoainn (1427) izena hartu zuen. Herria zein zendea izendatzeko era primitibo hura, denboran zehar garatzen joan da, gaur egungo bi toponimoak eman arte: Antsoain eta Ansoain.

2009ko urtarrilaren 19az geroztik, herriaren izen ofiziala Antsoain da euskaraz, eta Ansoain gaztelaniaz. Herritarren izena antsoaindar da euskaraz; gaztelaniaz ere aintsoaindarra gentilizioa erabiltzen da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde Zaharrerako sarrera.

Antsoainek 1,93 kilometro koadroko azalera dauka eta Nafarroa Garaiaren erdialdean dago, Iruñetik bost kilometrora.

Antsoainen bi gune bereiz daitezke, batetik herri berria Iruña ondoko gune lauan kokatua, eta bestetik herri zaharra, Ezkaba mendiaren maldetan kokatua.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria klima atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko trantsizio gunean dago, prezipitazioak ez dira mediterraneoan bezain urriak, baina tenperaturak klima atlantikoan baino beroagoak dira. Horrez gain, neguak nahiko hotzak izaten dira (kontinentaltasuna). Urteko batez besteko tenperatura 12 gradu da, eta prezipitazioak 900 eta 1.000 mm artekoak. Udan lehortea izaten da, eta udaberrian eta udazkenean ekaitz ugari.

Nekazaritzaren hedapena lehenik, eta herriaren hazkunde demografikoa ondoren, jatorrizko landarediaren erabateko galtzea eragin dute. 1989an 600 hektarea baso geratzen ziren ( gehienak herrigunearen ondoko Ezkaba mendian). Horrez gain, XIX. mendetik aurrera pinuen birlandaketa egin zen, batez ere, pinu lariziarra (Pinus nigra) eta ametza.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak Ezkabarterekin egiten du muga iparraldean, Berriozarrekin mendebaldean, eta Iruñearekin ekialde eta hegoaldean.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria bi zatitan banatzen da, batetik Iruñerriko lautadan dagoen auzo berria, eta bestetik San Kristobal mendian dagoen herri zaharra, bertan Alfonso XII.aren gotorlekua kokatzen dela. Udalerria antzinako Antsoaingo zendeak hartzen zuen lurraldearen hego-ekialderaino hedatzen da, Iruñetik lau kilometrora.

Behealdeko auzo berria Arga ibaiaren ondora heltzen da eta Iruñeko Kaputxinoen komenturaino. Udalerritik Arga ibaiaz gain, Ballariain erreka igarotzen da, Arga ibaira urak isurtzen dituen erreka txikia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antsoaingo alde zaharra.

Antsoaingo herriaren historia izen bereko Zendearen historiari dago loturik 1991. urtera arte. Urte hartan Zendea apurtu eta udalerri independentea osatu zuten. Antsoain zendea moduan agertzen den lehen dokumentua 1427. urtekoa da, Iruñeko merindadeko artxiboetako liburu batean. Erdi Aroko dokumentu gehienetan, Antsoain Sansoain gisa ageri da.

1515. urtean Gaztelak Nafarroa konkistatzean, Antsoainek bere estatus administratiboa gorde zuen, udalerri bihurtuz. Garai batean, honako kontzeju hauek osatzen zuten zendea, Antsoain, Aizoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Berriozar, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza.

1966. urtearen inguruan, auzo berriaren eraikuntza hasi zen Iruñetik gertu zegoen Antsoain udalerriaren hegoaldeko gune lau batean. Auzo berri hark Txantreako auzoarekin egiten zuen muga. Gaur egun auzo berrian kokatzen dira herriko zerbitzu eta azpiegitura gehienak, udaletxeaz gain.

Iruñeko metropolitar gunetik hurbil egotearen ondorioz, 1965. urteaz geroztik Antsoaingo biztanle kopuruak gora egin du. Landa herria izatetik, industria herria izatera igaro da.

Horrek eragin zuen 1991. urtean 12 udalek osatzen zuten izen bereko zendeatik irtetea, hala udal beregaina bihurtu zela (87/1991 Dekretu Forala, martxoaren 14an, BON 34/1991 argitaratua). Bestalde, aipatutako gertutasunak Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen dituen hainbat zerbitzu partekatzea eragiten du, adibidez, garraio publikoa, ur-horniketa, estolderia, zabor eta taxi zerbitzuen gestioa; gainera, hiriguneak dituen osasun, garraio publiko eta hezkuntza azpiegituretatik zuzenean onura ateratzen du.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriari dagokionez, Antsoain Nafarroako Foru Erkidegoko bederatzigarren herria zen 2011. urtean.

Antsoaingo biztanleria

1996. urtean Antsoainen integratuta zeuden bi herri banandu ziren: Berriozar eta Berriobeiti.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioko Ander Andoni Oroz hautatu zuten alkate. Udalbatzak zituen 17 zinegotzietatik 11ren botoa jaso zuen: Euskal Herria Bildurenak, Izquierda-Ezkerra/Ansoain Puede koalizioarenak eta Geroa Bairenak.

Aurretik PSNko Antonio Gila Gila izan zen alkate zortzi urtez. 2007ko maiatzeko hauteskundeetan (orduan 13 zinegotzi aukeratu behar ziren) PSN izan zen bozkatuena, guztira bost zinegotzi eskuratuz; Nafarroa Baik, berriz, lau zinegotzi lortu zituen; UPNk bi zinegotzi eta Eusko Abertzale Ekintzak eta Nafarroako Ezker Batuak bana. 2011n udalerria 10.000 biztanletik gora izatera pasatu zenez udalbatza 17 zinegotzik osatu zuten. Gilak karguan errepikatu zuen PSN (6 zinegotzi) berriro ere zerrendarik bozkatuena izan zelako. Bilduk (4), NaBai 2011k (3) eta Izquierda-Ezkerrak (2) gehiengo alternatiboa osa zezaketen baina I-Ekoek abstentziora jo zuten[4].

Antsoaingo udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
6 / 17
1.571 (% 29,05)
4 / 17
972 (% 20,52)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
5 / 17
1.485 (% 27,46)
6 / 17
1.623 (% 34,26)
Izquierda-Ezkerra/Ansoain Puede
3 / 17
979 (% 18,11)
2 / 17
592 (% 12,50)
Geroa Bai (2015) / Nafarroa Bai (NaBai) (2011)
2 / 17
763 (% 14,11)
3 / 17
767 (% 16,19)
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
1 / 17
384 (% 7,10)
2 / 17
480 (% 10,13)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean
Antsoainko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[5] 2011[6] 2007[7] 2003[8] 1999[9] 1995[10] 1991[11] 1987[12] 1983[13] 1979[14]
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) / Bildu %29,05 6 %20,52 4 - - - - - - - - - - - - - - - -
Nafarroako Alderdi Sozialista-PSOE (PSN-PSOE) %27,46 5 %34,26 6 %33,41 5 %43,28 7 %47,60 7 %47,77 7 %55,21 8 %38,89 7 %53,65 10 %34,29 6
Izquierda-Ezkerra (I-Em) %18,11 3 %12,50 2 %7,89 1 %13,94 2 %12,59 1 %16,73 2 %8,25 1 %6,52 1 - - - -
Geroa Bai (G-Bai) - Nafarroa Bai (Na-Bai) %14,11 2 %16,19 3 %28,53 4 - - - - - - - - - - - - - -
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) %7,10 1 %10,13 2 %15,79 2 %9,99 1 - - - - - - - - - - - -
Alderdi Popularra (PP) %2,50 0 %4,48 0 - - - - - - - - - - - - - - - -
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) - - - - %13,22 1 - - - - - - - - - - - - - -
Batzarre - - - - - - %15,26 2 - - - - - - - - - - - -
Aralar - - - - - - %8,93 1 - - - - - - - - - - - -
Eusko Alkartasuna (EA) - - - - - - %3,42 0 - - %1,89 0 %2,59 0 %4,61 0 - - - -
Nafarroako Demokraten Elkargunea (CDN) - - - - - - %2,94 0 %5,51 0 - - - - - - - - - -
Euskal Herritarrok / Udal Akzio Langilena (EH/AMO) - - - - - - - - %31,65 5 - - - - - - - - - -
Udal Akzio Langilena / Batzarre/ (AMO/B) - - - - - - - - - - %19,90 3 %20,79 3 - - - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - - %10,94 1 %11,32 1 %16,55 3 %11,99 2 - -
Udal Langile Ekintza (ULE) - - - - - - - - - - - - - - %20,21 4 - - - -
Antsoaineko Cendearen Independenteak - - - - - - - - - - - - - - %11,29 2 - - - -
Independenteak 2 - - - - - - - - - - - - - - - - %18,85 3 - -
Independenteak 1 - - - - - - - - - - - - - - - - %12,23 2 %26,87 5
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) - - - - - - - - - - - - - - - - %3,28 0 %8,24 1
Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) - - - - - - - - - - - - - - - - - - %15,46 3
Ezkerreko Nafar Batasuna (UNAI) - - - - - - - - - - - - - - - - - - %8,21 1
Euskadiko Partidu Komunista (EPK) - - - - - - - - - - - - - - - - - - %6,92 1
Espainiako Lanaren Alderdia (PTE) - - - - - - - - - - - - - - - - - - %0,00 0

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991 Rosalía Etxeberria Otsoa AMO-Batzarre
1991-2007 Alfredo García López PSN
2007-2015 Antonio Gila Gila PSN
2015- Ander Andoni Oroz EH Bildu

Antsoaingo udalerria egun ezagutzen den bezala 1991n sortu zen, Antsoain Zendea hiru udalerritan banatu zenean. Kontzejuko burua Josetxo Arbizu (AMO, Acción Municipal Obrera) izan zen 1979tik 1983ra gero talde bereko Rosalía Etxeberriak hartu zuen kargua eta bera izan zen desanexioaren ostean udalerri berriko lehen alkatea.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea XX. mendean eraiki zen eta eraikia dagoen plazari izena ematen dio. Udala alkateak eta hamasei zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruña inguratzen duen PA-30 autobideak iparraldetik zeharkatzen du udalerria.

Iruñerako garraio publikoaren zerbitzua Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraio zerbitzuko autobus lineek ematen dute. 3. lineak 10-12 minutuko maiztasunarekin lotzen du Antsoain Iruña erdigunearekin. 7. lineak, berriz, herria Barañain, Burlata eta Atarrabiarekin lotzen ditu 10-15 minutuan behin. Azkenik, 11. lineak Sario Eraikina eta Galaria merkataritza-gunea lotzen ditu 15-20 minutuan behin.

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Antsoainen:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona3.GIF Zirkularra Mendebaldea: Erdigunea-Antsoain 06::35 - 22:28 10´
TUCPamplona7.GIF Atarrabia - Txantrea - Barañain 06:45 - 22:29 10´
TUCPamplona11.GIF Ezkaba - Sario Eraikina 06:35 - 22:05 15´
TUCPamplona21.GIF Ekialdeko Zirkularra: Erdigunea - Antsoain 06:20 - 22:32 10´
TUCPamplonaN7.svg Sarasateko Pasealekua - Nafarroa Beherea etorbidea Gauez 15´- 30´

Horrez gain, La Muguiroarra autobus konpainiak, Antsoain, Iruñeko autobus geltokiarekin elkartzen du honako ibilbidea egiten duen autobus linearen bitartez:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Antsoain eremu mistoko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 8,18k zekien euskaraz hitz egiten.

2009ko urtarriletik, Antsoaingo udalerriaren izen ofiziala Ansoain <> Antsoain da.[1]

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antsoainen Gazte Berriak izeneko kirol-taldea dago, jarduera asko bere baitan biltzen dituena: futbola, saskibaloia, judoa...

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antsoaingo jaiak irailaren hirugarren astean ospatzen dira: txupinazoaz ostegunean hasten dira, eta igandean, berriz, amaitu. Herriko patroiak San Cosme eta San Damian dira. Urtean zehar, denetariko jarduera eta ospakizunak antolatzen dira:

  • Antsoaingo Euskararen Eguna: maiatzaren 1a pasa, eta ondorengo asteburuan izaten da, larunbatarekin.
  • San Juan eguna: ekainaren 23an ospatzen da.
  • Herri zaharreko erromeria: irailaren azken asteburuan antolatzen da, antzina herriko jaiak ospatzen ziren egun bertsuetan. Meza eta ekitaldi askotarikoak izaten dira.
  • Aste kulturala: irailaren bigarren astean, dantza, antzerkia, musika, kale-antzerkia, erakusketak eta abar izaten dira.
  • F.C.Gazte Berriak eguna: ekainaren 29an ospatzen da. Txapelketa egiten da.
  • Antsoaingo eguna: ekainean ospatzen da. Dantzak, taloak, musika eskolako emanaldia, bazkaria, dantzaldia...
  • Azaroa Kultur Aroa: azaroaren erditik bukaera bitarte izaten da, gutxi gorabehera. Euskararen inguruko kultura eta ezagutza bultzatzeko jarduerak egiten dira.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antsoain Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa