Marta Elena Casaús Arzú

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marta Elena Casaús Arzú (Guatemala, 1948ko martxoaren 24a) historialaria eta idazlea da.

Marta Elena Casaús Arzú
Marta Elena Casaús Arzú.jpg
Bizitza
Jaiotza 1948ko martxoaren 24a (73 urte)
Herrialdea  Guatemala
Bizilekua Espainia
Hezkuntza
Hezkuntza-maila doktoretza
katedraduna
Jarduerak
Jarduerak soziologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea, historialaria eta katedraduna
Enplegatzailea(k) Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marta Elena Casaús Zientzia Politiko eta Soziologian Doktorea da. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan irakaslea dihardu eta bertan Amerikako Historia jorratzen du.

Guatemalako Estatua eraiki zuten familia oligarketako baten oinordekoa da, horreri esker arrazakeriaren jatorria eta berorrek Guatemalan izan dituen eraginak aztertzeko aukera izan du, "Castillo Arzúetako bat ez banintz elkarrizketak burutzea (kreoleen oinordekoekin) ezinezkoa litzateke".[1]

Óscar Berger-en gobernu garaian (2004-2008), Diagnóstico del racismo en Guatemala ikerketa akedemikoa zuzendu zuen, Política Pública para la Convivencia y Eliminación del Racismo y la Discriminación Racial [2]izenekoa eraikitzeko oinarria izan zena.​

2013ko apirilaren 4ean, Efraín Ríos Montt Estatu burua zenean Ixil herriaren kontrako sarraskia leporatzeko epaiketan, Arrazakeria eta Genozidioaren peritaia defendatu zuen.​

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Guatemala: linaje y racismo (Costa Rica: FLACSO, 1992)[3]
  • Desarrollo y diversidad cultural en Guatemala (Guatemala: Cholsamaj, 2000)
  • La metamorfosis del racismo en Guatemala (Guatemala: Cholsamaj, 2002)
  • Historia intelectual de Guatemala (Guatemala: USAC-CEUR/UAM)
  • Las redes intelectuales centroamericanas: un siglo de imaginarios nacionales (1820-1920) (Guatemala: F&G Editores, 2005)
  • Diagnóstico del racismo en Guatemala (2006)
  • Genocidio: ¿La máxima expresión del racismo en Guatemala? Cuadernos del Presente Imperfecto, 4 (Guatemala: F&G Editores, 2008)
  • El lenguaje de los ismos: Algunos conceptos de la modernidad en América Latina (Guatemala: F&G Editores, 2010)
  • El libro de la vida de Alberto Masferrer y otros escritores vitalistas. Edición crítica de la obra de teosófico-vitalista (1927-1952) (Guatemala: F&G Editores, 2012)

Guatemala: linaje y racismo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an 25 urte bete zituen liburuaren argitalpenak, gutxienez bost aldiz argitaratu da, azkena 2018an F&G Editores-en eskutik.

Guatemalako historian arakatzen du, indarrean dauden taldeak boterera nola iritsi diren aztertzen du eta horretarako lotura genealogikoak eta ekonomikoak bilatzen ditu aro kolonialean zein koloniaren ondorengoan. Aztertuta nortzuk diren, zer pentsatzen duten ere argitan jartzen du (Carlos M. Vilas, UNAM-eko ikertzailea, libururaren prologoan).

Liburua lau kapituluetan banatzen da. Lehengengoan, senide arteko sareak epe luzeko botere egitura gisa aztertzen ditu Ertamerikako testuinguruan. Bigarrenean, Guatemalako oligarken senideen sareen sorrera eta garapena aztertzen ditu, 1524tik 1988ra. Hirugarrenean, Guatemalako oligarkiaren senide arteko sare nagusiak aztertzen ditu, 1700 urtetik eta gaur egunera, aipatzekoa da euskal jatorria duten familien eragina zehazki Aycinena, Arzú, Urruela eta Díaz Durán. Ondoren, aipatzen ditu ere atzerriko beste familia batzuen sarrera hala nola Skinner Klee, alemaniako familiak eta Castillo abizendunak. Azkenik ere, laugarren kapituluan guatemalako oligarkiaren pentsamendu eta praktika arrazistak jorratzen ditu. [4]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iritzi artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La pandemia del racismo y el coronavirus (2020)[5]
  • Guatemala: Así se expresa el odio contra indígenas y mujeres en las redes sociales2020)[6]
  • El fin de los partidos oligarquicos pero no de las redes del crimen organizado2019)[7]
  • Reflexión sobre la violación y esclavitud sexual de las mujeres maya achi2019)[8]
  • Racismo, genocidio y memoria (2019)[9]
  • Manifiesto feminazi (2019)[10]
  • El ejemplo de Irma Alicia Velasquez Nimatuj (2013)[11]
  • Porque sí hubo genocidio II (2013)[12]
  • Porque sí hubo genocidio en Guatemala (2013) [13]
  • Tolerar autócratas, ¿hasta cuando? (2011)[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Marta Elena Casaús Arzú o el indio como la maldición de la oligarquía. Plaza Pública, https://www.plazapublica.com.gt/content/marta-elena-casaus-arzu-o-el-indio-como-la-maldicion-de-la-oligarquia or..
  2. Politica Pública para la eliminación del racismo y discriminación racial. ISBN http://eeas.europa.eu/archives/delegations/guatemala/documents/more_info/virtual_library/politica_es.pdf..
  3. (Gaztelaniaz) «GUATEMALA: LINAJE Y RACISMO / UNA ENTREVISTA CON MARTA ELENA CASAÚS ARZÚ» Divergencia Colectiva 2019-05-03 Noiz kontsultatua: 2020-07-24.
  4. Casaús Arzú, Marta,. Guatemala : linaje y racismo. (Quinta edición. argitaraldia) ISBN 978-9929-700-37-6. PMC 1086203664. Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  5. (Gaztelaniaz) La pandemia del racismo y el coronavirus. https://nomada.gt/blogs/la-pandemia-del-racismo-y-el-coronavirus/ or..
  6. (Gaztelaniaz) Guatemala: Así se expresa el odio contra indígenas y mujeres en las redes sociales. https://nomada.gt/identidades/guatemala-urbana/guatemala-asi-se-expresa-el-odio-contra-indigenas-y-mujeres-en-las-redes-sociales/ or..
  7. (Gaztelaniaz) «El fin de los partidos oligárquicos, pero no de las redes del crimen organizado» Plaza Pública Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  8. (Gaztelaniaz) «Reflexión sobre la violación y esclavitud sexual de las mujeres mayas achi» Plaza Pública Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  9. (Gaztelaniaz) «Racismo, genocidio y memoria» Plaza Pública Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  10. (Gaztelaniaz) «Manifiesto feminazi» Plaza Pública Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  11. (Gaztelaniaz) «El ejemplo de Irma Alicia Velásquez Nimatuj» Plaza Pública Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  12. (Gaztelaniaz) «Por qué sí hubo genocidio II» Plaza Pública Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  13. (Gaztelaniaz) «Por qué sí hubo genocidio en Guatemala» Plaza Pública Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  14. (Gaztelaniaz) «Tolerar a autócratas, ¿hasta cuándo?» Plaza Pública Noiz kontsultatua: 2020-08-05.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]