Martin Bañezen eresia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Martin Bañezen eresia leinuen gerretako garaitik gordetako hil-kantu bat da, XV. mendearen erdi partekoa. Arrasateko jaun ganboatar bat oinaztarrek hil zutenean, haren emazteak kantatu zuena Arrasaten. Herri horretako seme Esteban Garibaik jaso zuen XVI. mendean, ahoz aho ehun urte transmititu ondoren.

Kontestu historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1464. urtean izan zen Martin Bañez Artzubiagakoaren hilketa. Ganboarren aldekoa zen jan hau, eta Arrasatetik Garagartzara joan batean, Ibarretako burdinolaren parean, oinaztar batzuek hil zuten, Butroe familiakoek nonbait.[1]

Hitzakː[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Bañezen gorpua Arrasatera ekarri zuten, eta haren ondoan kantatu omen zituen bertsoak bere alargunak, Santxa Otxoa Ozaetakoak[2].

Oñetako lur au jabilt ikara

lau aragiok berean bezala;
Marti Bañez Ibarretan il dala.
artuko dot esku batez gezia,
bestean suziri irazekia:

erreko dot Aramaio guztia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Butroe (familia)» www1.euskadi.net . Noiz kontsultatua: 2018-02-27.
  2. «Martin Bañez – Ahozko euskal literatura» ahozkoliteratura.eus . Noiz kontsultatua: 2018-02-27.