Edukira joan

Martin Rezabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Rezabal
Bizitza
JaiotzaAia1962ko abuztuaren 17a (62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta basozaina
Ezizena(k)Olaso

Martin Rezabal Irazusta, ezizenez Olaso (Aia, Gipuzkoa, 1962) gipuzkoar bertsolari ohia da[1].

Baserrian jaioa, txikitatik irratian bertsoak entzun zituen eta Aian izaten ziren bertso saioetan ere izan zen. Soldadutzan hasi omen zen bertsoak kantatzen[2]. Luis Otamendi, Nikolas Zendoia eta Joxe Mari Lertxundirekin bertsotarako koadrila osatu zuen[3]. Tolosako bertso eskolan ere ibili zen.

1991. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan finalista izan zen[4], lau kanporaketa jokatu ondoren[2], eta zazpigarren egin zuen. Hurrengo bi Txapelketa Nagusitan ere hartu zuen parte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Martin Rezabal "Olaso" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2023-01-26).
  2. a b «Martin Rezabal Olaso: “Egungo bertsolariek ez diote puntuari brau erantzuten” - Orio» Karkara.eus (kontsulta data: 2023-01-26).
  3. «Luis Otamendi bertsolaria hil da» Argia (kontsulta data: 2023-01-26).
  4. «Hogeita bost urte Gipuzkoako Txapelketa hartatik» bertsoa.eus (kontsulta data: 2023-01-26).