Martina Ibaibarriaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Martina Ibaibarriaga
Bizitza
Jaiotza Berriz1788ko urtarrilaren  26a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Oña1849ko ekainaren  6a (61 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Izengoitia(k) Manuel Martinez
Gradua teniente koronel

Maria Martina Ibaibarriaga Elorriaga, Manuel Martinez ezizenaz ezaguna, (Berriz, Bizkaia, 1788ko urtarrilaren 26aOña, Burgos, 1849ko ekainaren 6a) militarra izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrizen 1788ko urtarrilaren 26an jaioa, hango San Joan Bataiatzailearen elizan bataiatu zuten. Aita Jose Ibaibarriaga Gerena-Amesti gerrikaiztarra zuen; eta ama, Magdalena Elorriaga Arteaga berriztarra. Aita botikaria zen, eta Bilboko Zazpikaleetan jarri zuen saltokia. 1808ko abuztuaren 16an frantziar armada Bizkaiko hiriburuan sartu eta arpilatzen ari zela, botikan aita eta neba hil zizkioten. Elena eta Ramona ahizpen aurrean mendekua zin egin zuen; eta, nebaren jantziak jarrita, izena eman zuen napoleondar tropen aurka borrokatzeko. Orduan, “Manuel Martínez” hautatu zuen ezizen.

Gamarran ondo borrokatu ondoren kapitain bilakatu zen. Merino apaizaren partidarekin Burgosen borrokatu zen, eta Renovalesekin Zaragozako setioan.

Barbastrotik gertu partidarekin irteera bat egiten ari zela, larri zauritu zuten eta bertoko botikariak zauriak ikustean emakumea zela ikusi zuen. Bere onera etorri zenean, Martinak herio-mehatxua egin zion botikariari ikusitakoa esaten bazuen. Hala ere berria di-da batean zabaldu zen.

1813ko ekainaren 21ean, Gasteizko guduan, Francisco Longa jeneralaren agindupean bere errejimentua zuzendu zuen. Hain ondo borrokatu zuen ezen Wellingtongek, bere abilezia ikustean, nor zer koronel hori galdetu baitzuen, eta harri eta zur geratu zen emakumea zela jakitean.

Oñakoa zen Felix Asenjo, bere agindupean izandako tenientea, ezkondu eta hara bizitzera joan zen. Seme bat izan zuen Francisco Asenjo Ibaibarriaga izenekoa. 1849ko ekainaren 6an hil zenean, erroldan honela idatzi zuten:

« … Maria Martina Ibaibarriaga lurperatua izan zen, alarguna, Armadetako teniente koronela »

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.