Edukira joan

María Pacheco

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Pacheco

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría López de Mendoza y Pacheco
JaiotzaGranada, 1496
Herrialdea Espainia
BizilekuaToledo
Porto
HeriotzaPorto1531ko martxoa (34/35 urte)
Hobiratze lekuaPortoko katedrala
Familia
AitaÍñigo López de Mendoza y Quiñones
Ezkontidea(k)Juan de Padilla
Haurrideak
LeinuaMendoza
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Izengoitia(k)María Pacheco, leona de Castilla eta la última comunera
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakVillalarko gudua

María López de Mendoza y Pacheco (Granada, c. 1496Porto, 1531), María Pacheco bezala ezagunagoa, komuneroen buruzagia izan zen, Gaztelako familia noble batean jaioa, eta Juan de Padilla jeneral komuneroaren emaztea. Senarra hil zutenean, Toledon Gaztelako Komunitateen altxamenduaren buruzagitza hartu zuen, 1522ko otsailean Karlos V.aren Germaniako Erromatar enperadorearen aurrean errenditu zen arte.

Íñigo Lopez de Mendoza y Quiñones (Mondéjarreko I. kondea eta Tendillako II. kondea) Gran Tendilla bezala ezaguna, eta Francisca Pachecoren (Juan Pacheco, Villenako I. markesaren alaba) alaba izan zen. Granadan jaio zen, Yusuf III.aren jauregian, Errege-erregina Katolikoek bere aita betiereko Alhambrako alkate izendatu baitzuten. Errege katolikoek bere aita betiereko alkate izendatu zuten hirian.

Zortzi anai-arreba izan zituen, horien artean Luis Hurtado de Mendoza, Mondejarreko II. markesa; Francisco de Mendoza, apezpikua; Antonio de Mendoza, Indietako erregeordea, eta Diego Hurtado de Mendoza, enbaxadore eta poeta.

Maríak amaren abizena hartu zuen, Mendoza abizena zuten izen berdineko beste bi ahizpetatik ezberdintzeko. Jaiotza data ez da ezaguna, baina abuztuaren 18an Granadan Juan de Padillarekin ezkondu zen egunean hamabost urte zituela dokumentatua dago.

Gran Tendillaren gorte txikiko giro errenazentistan hezia, beste anai-arreba batzurekin batera, María emakume kultua zen, latina, grekera, matematika, letrak eta historian ezagutza zuelarik. Haurra zelarik 1500eko moriskoen lehen altxamenduaren gertaerak zuzenean ikusi zituen Albayzineko bere etxetik.

Hamalau urte zituela bere ezkontza akordatu zuten (1510eko azaroaren 10), Mendozatarrena baino maila baxuagokoa zen Juan de Padilla zaldun toledoarrarekin (dirudienez oso bere gustuko izan ez zena). Garaiko idatzietan bera Doña María Pacheco bezala agertzen da, eta senarra Juan de Padilla tratuarekin. Ezkontza tratuan senarrari aitaren aldeko herentzia eskubideari uko egitera behartu zitzaion, trukean lau milioi eta erdi marabediko dotea jasoz.

Ezkontza 1511an gauzatu zen, eta 1516an jaio zen ezkontideen seme bakarra Pedro, haur zela hil zena. Urte horretan hil zen ere Fernando Katolikoa, eta Gaztela eta Aragoiko errege izendatu zuten Karlos V.a enperadorea izango zena.

Gaztelako Komunitateen Gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toledoko erresistentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritar kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toti Martinez de Lezea euskal idazleak María Pachecoren bizitza kontatu zuen gazteleraz idatzitako La Comunera eleberri historikoan. [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) La comunera | Toti Martínez de Lezea. (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.