Edukira joan

Matías Múgica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matías Múgica

(2017)
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1961 (63/64 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea

Matías Múgica[1] Franco De Medinaceli (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1961) itzultzailea eta editorea da. Filologia Klasikoko ikasketak amaitu ondoren, Itzulpen Masterra egin zuen. Gaur egun, itzulpen- eta edizio-lanak egiten ditu Nafarroako administrazioarentzat.

Literatura-arloan ere lan esanguratsuak egindakoa da Múgica. Frantsesetik, ingelesetik, alemanetik eta italieratik zenbait literatura-lan itzuli ditu euskarara. Beste egile batzuen artean, aipagarriak dira ondorengo hauek: Louis-Ferdinand Céline, Joseph Roth, Goethe, Boccaccio, Maupassant.[2] François Villon idazlearen Testamentuak aipamen berezia merezi du: Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsalaren bilduman argitaratu zuten 2016an, eta horri esker Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2017an, itzulpengintza arloan.

  • Odisea; Homero (2025), Balea Zuria.
  • Testamentua; François Villon (2016), Erein/Igela.
  • Gauaren muturrerainoko bidaia; Louis-Ferdinand Céline (2016), Igela.
  • Werther gaztearen arrangurak; Johann Wolfgang von Goethe (2013), Igela.
  • Dekameron. Hamar ipuin; Giovanni Boccaccio (2011), Igela.
  • Hiltzaile baten aitormena gau batean kontatua; Joseph Roth (2003), Igela.
  • Edale santuaren kondaira; Joseph Roth (2001), Igela.
  • Mari Gizen: eta beste zenbait ipuin [antologia]; Guy de Maupassant (1998), Igela.
  • Ikustezinak!; R. L. Stine (1998), Ediciones B.
  • Irribarrez hil; R. L.Stine (1998), Ediciones B.
  • Luburu [sic] arteko munstroa; R. L. Stine (1998), Ediciones B.
  • Munstro odola; R. L. Stine (1998), Ediciones B.
  • Ez jaitsi sotora!;  R. L. Stine (1997), Ediciones B.
  • Hildakoen etxea; R. L. Stine (1997), Ediciones B.
  • Sakoneko izua; R. L. Stine (1997), Ediciones B.
  • Txorimaloa ibiltzen hasten da gauerdian;  R. L. Stine (1997), Ediciones B.
  • Gauaren muturrerainoko bidaia; Louis-Ferdinand Celine (1992), Igela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Múgica formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Muxika idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b Kulturklik Leire Bilbao, Ander Izagirre, Mikel Valverde eta Matías Múgica dira aurtengo Euskadi Literatura Sarietako gainerako irabazleak. .
  3. Matías Múgicak jaso du Itzulpenaren Euskadi Saria, ‘Testamentua’ itzulpenagatik (2017/10/13). .