Edukira joan

Matarranya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau eskualdeari buruzkoa da; ibaiari buruzkoa beste hau da: «Matarranya ibaia».
Eskualdea Aragoiren barruan eta udalerrien konapena.

Matarranya (ofiziaki Matarraña/Matarranya[1]) Teruelgo probintziaren hego-ekialdean dagoen eskualde mugakidea da, Aragoiko autonomia erkidegoaren barruan (Espainia) eta Tarragonako probintziaren ondoan (Katalunia). Bere eremua, gutxi gorabehera, Matarranya ibaiaren arroa da, gehi Algars ibaiaren arroaren zati aragoiarra.

Azalera 933 km² luze-zabal da eta 8259 biztanle ditu (2017), 18 ufalerritan. Hiriburu administatiboa Vall-de-roures da (eta biztanle gehien dituen udalerria), eta hiriburu kulturala Calaceit. Bi herri hauetaz gain, besteak ez dira mila biztanletara iristen.

Matarranya eskualdea Sartaldeko Zerrendan sartzen da eta, hortaz, katalana mintzo da nahiz eta Aragoi izan.

Eskualde (comarca) hau osatzen duten 18 udalerriak hauek dira (izenak gaztelaniaz): Arens de Lledó, Beceite, Calaceite, Cretas, Fórnoles, La Fresneda, Fuentespalda, Lledó, Mazaleón, Monroyo, Peñarroya de Tastavins, La Portellada, Ráfales, Torre de Arcas, Torre del Compte, Valdeltormo, Valderrobres eta Valjunquera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 7/2002 legea, 2002-04-15, Matarraña/Matarranya eskualdearen eraketa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]