Baia (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Baia

Baias ibaia Zuhatzu Kuartango parean.JPG


Baia, Zuhatzu Kuartango herria zeharkatzean.
Kokapena Araba
Luzera 64 km
Emaria 6,1 m³/s
Iturburua Gorbeia (1.200 m)
Ibai ahoa Ebro > Mediterraneoa

Baia[1] Arabaren mendebaldeko herena iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen duen 60 kilometroko ibaia da. Lurraldearen trantsizio-izaera, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualde biogeografikoen artekoa, zeharkatzen dituen paisaietan nabari da: hala, iparraldean sega-belardiak eta basoak dira nagusi; eta hegoaldean, berriz, zereal, erremolatxa eta patata soroak.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baia izena euskarazko «ibai(a)» hitzetik etorri bide da,[erreferentzia behar] gazteleraren eraginez itxuraldatua; azken finean, tautotoponimoa da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baia Gorbeiako mendigunean jaiotzen da eta Miranda Ebron (Burgos) egiten du bat Ebrorekin. Zuia, Urkabustaiz, Kuartango, Erriberagoiti eta Erriberabeitiko haranak zeharkatzen ditu, igarobide estuetan zehar —hala nola Andan eta Hereñan— bide eginez. Igarobide estu horietatik guztietatik aipagarriena Tetxako haitzartea da, Arkamo eta Badaia mendilerroen arteko ebaki ikusgarria.

Emariak infiltrazioak izaten ditu, material karstikoen eraginez; ondorioz, uda partean hondo arrokatsua agerian duten hainbat zati agertzen dira.

Ibilguak fisionomia eta egitura naturala gordetzen ditu eta jatorri artifizialeko interbentzio edo zuzenketa gutxi daude. Erribera-basoak, batez ere haltzadiz —Atlantikoko haritz eta lizarrekin eta Mediterraneoko makal eta sahatsekin— osatutakoak, ugari dira bere ibilguan zehar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baia (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan