Kampala
Kampala | |
---|---|
hiria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Barrutia | Kampala |
Alkatea | Erias Lukwago (en) ![]() |
Izen ofiziala | Kampala |
Geografia | |
Koordenatuak | 0°18′49″N 32°34′52″E / 0.3136°N 32.5811°E |
![]() | |
![]() | |
Azalera | 189 km² |
Altuera | 1.190 |
Mugakideak | Erdialdekoa (Uganda) |
Demografia | |
Biztanleria | 1.680.600 (2019)![]() |
Dentsitatea | 0 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Kigali |
http://www.kcc.go.ug/ |
Kampala[1] Afrikako ekialdeko hiria da, Ugandako hiriburu eta bertako hiri nagusia. 1.680.000 biztanle zituen 2019n.[2]
Jarduera ekonomiko nagusiak industria (bereziki altzarigintza eta makineria) eta nekazal produktuen exportazioa ditu: kafea, kotoia, tea eta azukrea.
Nazioarteko aireportuak Entebbe du izena, hiritik 35 kilometrora dago eta, hiritik 10 kilometrora dago Victoria laku ertzean duen portua, Port Bell.
Makerere Hill sektorean dago Makerereko Unibertsitateko kanpus nagusia. Goi ikasketen gune nagusietakoa da Erdi eta Ekialdeko Afrikan. Ekialdeko Afrikako Garapen Bankuak ere hirian du egoitza.
AEBetako Mercer kontsultoria etxeak Kampala izendatu zuen, 2024an ere, Ekialdeko Afrikan bizitzeko hiririk onen gisa, munduko 230 hiri aztertuta, 169. tokian. Atzetik lituzke Keniako Nairobi (184), Ruandako Kigali (191) eta Tanzaniako Dar es Salaam (198).
Gune metropolitarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gune metropolitarra Kampalako hiriak berak eta inguruan dituen barrutiek osatzen dute: Wakiso, Mukono, Mpigi, Buikwe eta Luweero. Populazio hazkunde handiko gunea da eta 2019an 6.709.900 pertsona zituela uste zuen Ugandako Estatistika Bulegoak, 8.452 kilometro karratutan (3.263 mi²). City Mayorsen arabera, Afrikako populazio hazkunde tasa handienetakoa zuen hiriak (%4,03 urtean).
2015an gune metropolitarrak 13,8 mila milioi dolarreko BPG nominala zuen (2011ko AEBetako dolar errealetan neurtua). Xuantong Wang et al.-en arabera. Uganda osoko BPGren erdia baino gehiago da hori, ekonomikoki herrialdean duen pisuaren adierazgarri. BPGren %60arekin batera, herrialdeko kutsadura gune nagusiak ere bertan kokatzen dira. Ondorioz, bertako udal agintaritzak (Kampala Capital City Authority, KCCA) aire kutsadura gutxitzeko plana abiatu zuen 2020-2021ean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsas-mailatik 1.189 metrotan kokatuta dago, Ugandako erdialdean eta izen bereko eskualdean, Victoria aintziraren ertzean.
Beste hainbat hiri historiko bezala, kampalarrek diote hiria zazpi muinoren artean eraikia izan zela, baina ez da informazi guztiz fidagarria. Zazpi muinoak hauek lirateke: Kasubi, Mengo, Kibuli, Namirembe, Rubaga, Nsambya eta hiriari berari izena ematen dion Kampala.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriak klima ekuatoriala du, Af, Köppen sailkapenaren arabera.[3]
Nahiz eta dexenteko altueran egon, Ekuatoretik gertu egonik, klima epela du.
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 33 | 36 | 33 | 33 | 29 | 29 | 29 | 29 | 31 | 32 | 32 | 32 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 28.6 | 29.3 | 28.7 | 27.7 | 27.3 | 27.1 | 26.9 | 27.2 | 27.9 | 27.7 | 27.4 | 27.9 | 27.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 23.2 | 23.7 | 23.4 | 22.9 | 22.6 | 22.4 | 22.0 | 22.2 | 22.6 | 22.6 | 22.5 | 22.7 | 22.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 17.7 | 18.0 | 18.1 | 18.0 | 17.9 | 17.6 | 17.1 | 17.1 | 17.2 | 17.4 | 17.5 | 17.5 | 17.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 12 | 14 | 13 | 14 | 15 | 12 | 12 | 12 | 13 | 13 | 14 | 12 | ' |
Euria (mm) | 68.4 | 63.0 | 131.5 | 169.3 | 117.5 | 69.2 | 63.1 | 95.7 | 108.4 | 138.0 | 148.7 | 91.5 | 1264.3 |
Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 4.8 | 5.1 | 9.5 | 12.2 | 10.9 | 6.3 | 4.7 | 6.7 | 8.6 | 9.1 | 8.4 | 7.4 | 93.7 |
Eguzki orduak | 155 | 170 | 155 | 120 | 124 | 180 | 186 | 155 | 150 | 155 | 150 | 124 | 1824 |
Hezetasuna (%) | 66 | 68.5 | 73 | 78.5 | 80.5 | 78.5 | 77.5 | 77.5 | 75.5 | 73.5 | 73 | 71.5 | 74.5 |
Iturria (1): World Meteorological Organization,[4] | |||||||||||||
Iturria (2): BBC Weather[5] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1890ean British East Africa Company izeneko konpainiak sortu zuen hiria.
- 1922an Makerere University, herrialdeko unibertsitaterik handiena, fundatu zuten.
- 1962an Kampala hiriburu bihurtu zen, Entebbe ordezkatuz.
- 1963an hiriko unibertsitateak University of East Africa izena hartu zuen.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria bost auzotan banaturik dago:
- Kawempe, iparraldean
- Rubaga, ekialdean
- Centre, erdialdean
- Makindye, hegoaldean
- Nakawa, mendebaldean
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002ko erroldaren arabera hiriak 1.189.142 biztanle zituen. Ugandako Estatistika Elkarteak (UBOS) 2008an 1.420.200 zirela zenbatetsi zuen. 2011n, UBOSek 1.659.600 zirela esan zuen.[2]
Kampalar gehienak (%65) anglikanoak dira, eta musulmanak %10 dira.[6] Besteak kristautasunaren beste adarretakoak edo animistak dira.
Bertako osasun ministerioaren arabera, hiriak dauka HIESaren infekzio tasarik altuena Ugandan, altuenetarikoa Afrika osoan eta beraz munduan: 2004-2005eko azterketan, helduen %9,2 kutsatuta zegoen, eta prostituten artean %47a.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ a b newvision.co.ug. 2011 Estimated Populations of Ugandan Cities And Towns. .
- ↑ Climate: Kampala - Climate graph, Temperature graph, Climate table. en.climate-data.org.
- ↑ World Weather Information Service – Kampala. World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: 2019-6-23).
- ↑ Average Conditions Kampala, Uganda. BBC Weather (Noiz kontsultatua: 2019-6-23).
- ↑ Citypopulation.de. (2008-07-01). 2002 and 2008 Population Estimates for Kampala. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Kanpala City Council