Matusalem

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matusalen» orritik birbideratua)
Matusalem
Argitalpena
Ageri den obrak
EponimoaMethusael (en) Itzuli
Datu biografikoak
JaiotzaAntzinako Ekialde Hurbila, K.a. 3317 eta K.a. 3074
Heriotza, K.a. 2348 eta K.a. 2105
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaEnoch
Ezkontidea(k)Edna (en) Itzuli
Seme-alabak
Bartolomé Bermejoren "Kristok patriarkak Paradisura eramaten", c. 1480

Matusalem[1] (hebreeraz: מְתֿוּשֶלַח / מְתֿוּשָלַח, Mətušélaḥ / Mətušálaḥ, "lantzaren gizona") Itun Zaharraren arabera, Uholde Unibertsalaren aurretik bizi izan zen aitalehena izan zen, urte asko bete omen zituena. Hasieraren arabera 969 urte zituela hil zen (Hasiera 5:27), eta elezahar batzuek diotenez, berriz, 720 urte zituenean.

Hasierak dio Enoken seme eta Lameken aita (Noeren aitona, beraz), 187 urte zituela sortu zuena. Bere izena urte asko dituen edozein izakiari deitzeko erabiltzen dute eta euskaraz "Matusalemen garaikoa" dela esaten dugu aspaldi-aspaldikoa dela adierazteko.

Matusalemen adina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliaren arabera, Matusalem Itun Zaharreko pertsonaiarik adintsuena izan zen, 969 urte zituela hil omen baitzen. Baina adin hori ez zen ezohikoa garai haietan, Adam 930 urtera iritsi baitzen, eta Noe 950era. Luzera horren azalpen teologikoak dio Jainkoak bizitza luzea eman ziela gizakiei, baina Uholde Handiaren ondoren gizakiak aurreko bekatuengatik zigortzea erabaki zuela, bizitza zikloa nabarmen laburtuz[2].

Azalpen lurtarra soilagoa da: Bibliaren itzultzaileak erratu egin omen ziren eta ilargi zikloak eguzki ziklotzat hartu zituzten. Itun Zaharreko pertsonaien adinak, beraz, 13,5ez zatitu beharko lirateke. Horrenbestez, Matusalemek 72 urte izango zituen hil zenean[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 177. Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2014-06-27), 8 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  2. a b Nagore Irazustabarrena, «Matusalenen benetako adina», Argia, 2014-05-11, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]