Edukira joan

Aratz-Matxinbenta

Koordenatuak: 43°06′28″N 2°14′29″W / 43.10778°N 2.24139°W / 43.10778; -2.24139
Wikipedia, Entziklopedia askea
Matxinbenta» orritik birbideratua)
Aratz-Matxinbenta
auzoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaGoierri
UdalerriaBeasain
Geografia
Koordenatuak43°06′28″N 2°14′29″W / 43.10778°N 2.24139°W / 43.10778; -2.24139
Map
Altitudea293 m
Demografia

Aratz-Matxinbenta Gipuzkoako Beasain, Azpeitia eta Itsasoko mugan dagoen etxagunea edo herria da, eliza propioarekin, San Martin Loinazkoaren eliza.

Auzoaren alde bat Beasainen dago eta errekaren bestaldean dauden etxeak Azpeitia dira (Eizagirre auzoaren parte lirateke). Bi hauen hegoaldean dauden etxeak Ezkio-Itsasoko udalerriaren parte dira (Itsasokoak, zehazkiago, herri hau udalerri izan denean), Zaraia errekaren beste aldean. Matxinbenta eta Matximenta formekin ere ezaguna da herria, eta biztanle-entitate desberdin gisa ageri dira zenbait datutegitan, baina Euskaltzaindiaren arabera Aratz-Matxinbenta da toponimoa euskaraz.[1]

Herriko lur azalerari begiratuta %46,7 da Azpeitia, %43,7 Beasain eta %9,6 Itsaso. Udalerrien mugek bat egiten duten tokian mugarri batek markatzen du puntua.[2]

Bertatik igarotzen den erreka Ibaieder da, Urolaren emaileetako bat eta Zaraia errekarekin hiru herriak elkartzen diren puntuan bat egiten du.

Map
Berdez, Itsaso; horiz, Beasain; urdinez, Azpeitia.


Beasaingo aldeak, 2001. urteko erroldan 30 biztanle zituen, eta 2021. urtekoan, 14. Ezkio-Itsasoko erroldak 16 2001.ean eta 7 2021.ean.

Herritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-12).
  2. (Gaztelaniaz) AIZPURU, ELI. (2018-02-08). «Matxinbeta, entre dos santos y cuatro municipios» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-08-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]