Max Parrot
Max Parrot | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cowansville, 1994ko ekainaren 6a (30 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Jarduerak | |
Jarduerak | snowboarderra |
Parte-hartzailea
| |
maxparrot.com | |
Maxence "Max" Parrot (Cowansville (Quebec), 1994ko ekainaren 6a), snowboarder quebectarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan hiru domina eskuratu ditu.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Quebeceko Bromont eski eremuan hazi zen Max Parrot. Hiru urte zituela hasi zen eskiatzen eta 9 urte zituela snowboardarekin[1]. 2014an jauzi hirukoitzak jarraian egiten aurrenekoa izan zen estilo askeko jaitsieran X Jokoetan[2]. 2014an Sotxiko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte baina ez zuen emaitza aipagarririk lortu. 2015eko apirilean aurrenekoa izan zen 'Cab Quadruple Underflip 1620 egiten eta 2016an Cab 1800 Triple Cork jauzia eraman zuen X Jokoetara. Horrekin bigarren txapelketa irabazi zuen.
2018ko Pyeongchangeko Jokoetan puntuazio altuenarekin sailkatu zen estilo askeko jaitsierako finalera baina azkenean zilarrezko domina eskuratu zuen. 2019an minbizia diagnostikatu zioten eta kimioterapia hartzeari ekin zionez denboraldia bertan behera utzi behar izan zuen. 2020an lehiara itzuli zen eta Aspenen zein Hafjellen txapelketak irabazi zituen[3].
2022ko Pekingo Jokoetan bi domina eskuratu zituen, urrezkoa estilo askeko jaitsieran eta brontzezkoa jauzi handian[4].
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | Estilo askeko jaitsiera | |
2022 | Pekin ( Txina) | Estilo askeko jaitsiera | |
2022 | Pekin ( Txina) | Jauzi handia | |
Munduko txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2021 | Aspen ( AEB) | Jauzi handia | |
Neguko X Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2013 | Aspen ( AEB) | Estilo askeko jaitsiera | |
2014 | Aspen ( AEB) | Jauzi handia | |
2014 | Aspen ( AEB) | Estilo askeko jaitsiera | |
2015 | Aspen ( AEB) | Jauzi handia | |
2016 | Aspen ( AEB) | Jauzi handia | |
2017 | Aspen ( AEB) | Jauzi handia | |
2018 | Aspen ( AEB) | Jauzi handia | |
2020 | Aspen ( AEB) | Jauzi handia | |
2022 | Aspen ( AEB) | Jauzi handia | |
Neguko X Jokoak Europan | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Oslo ( Norvegia) | Jauzi handia | |
2017 | Hafjell ( Norvegia) | Jauzi handia | |
2019 | Oslo ( Norvegia) | Jauzi handia | |
2020 | Hafjell ( Norvegia) | Estilo askeko jaitsiera | |
2020 | Hafjell ( Norvegia) | Jauzi handia |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Une médaille pour les Parrot» La Presse 2014-02-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- ↑ Jan 25, Devon O'Neil |; 2014XGames.com. «With two X Games golds, Max Parrot remains an underdog» X Games (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- ↑ (Ingelesez) Prewitt, Alex. «After Cancer Comeback, Canada’s Max Parrot Captures Slopestyle Gold» Sports Illustrated (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «Max Parrot, la estrella del snowboard que logró oro en Beijing 2022 tras superar el cáncer» Sopitas.com 2022-02-15 (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1994ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Kanadako snowboarderrak
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetako snowboarderrak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako snowboarderrak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako snowboarderrak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak snowboardean
- Quebeceko kirolariak
- Kanadako urrezko dominadun olinpikoak