Maxine Molyneux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maxine Molyneux
Bizitza
Jaiotza1948ko maiatzaren 24a (75 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Fred Halliday
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksoziologoa
Enplegatzailea(k)Londresko University College
Jasotako sariak
KidetzaBritainiar Akademia

Maxine Deirdre Molyneux (Karachi, Pakistan, 1948ko maiatzaren 24a) soziologo feminista da eta espezializaturik dago Latinoamerikako soziologia politikoan, genero eta garapenean, gizarte mugimenduetan eta emakume mugimenduetan. Soziologia irakaslea da London University College-n eta 2014ko apirila arte Ameriketako Institutua zuzendu zuen. [1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pakistanen jaio eta Indian eta Latinoamerikan hazi zen. Soziologia ikasi zuen Britainia Handiko Essex-eko Unibertsitatean .

1977an eta 1978an Etiopiara eta Yemenera bidaiatu zuen Ekialde Hurbilean aditua zen Fred Halliday nazioarteko harremanetako irakaslearekin (1946-2010); 1979an ezkondu ziren eta 1981ean The Ethiopian Revolution (Etiopiako Iraultza) (1981) 1974ko iraultzaren zergatiei buruzko liburua argitaratu zuten elkarrekin. [2]

1979an Feminist Review aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen eta gaur egun Economy and Society aldizkariko zuzendaria da. [3]

Teoria feministaren arloan testu ugari idatzi ditu eta hainbat ikerketa egin ditu politika eta garapenari buruz. [3] Latinoamerika, Etiopia eta Hego Yemeni buruzko zenbait libururen egilea da. [4]

Nazio Batuen zenbait erakundetan aholkularia izan da, besteak beste, UNRISDen (Gizarte Garapenerako Nazio Batuen Ikerketa Institutua) Genero Justiziarekin, Garapenarekin eta Eskubideekin loturiko proiektuetan (2000-2002) eta Garapenerako Gizarte Politikan (2000-2005). Hainbat GKEtan ere aholkularia izan da, hala nola, Oxfam, IDRC ( Kanada), UNIFEM edo CARE Internationalean, beste batzuen artean. [3]

Molyneux Latinoamerikari buruzko Ikasketetarako Elkarteko Batzorde Betearazlearen kide hautatua ere izan da (2010-2013); horrez gain, Pariseko Amerikako Institutuko Kontseilu Zientifikoko kide hautatua; British Academyko LAC Areas Paneleko kidea; eta Erresuma Batuko Latinoamerikako eta Karibeko zentroetako Konferentzia Iraunkorreko presidentea ere bada.

2008az geroztik Palgrave Macmillan argitaletxearen "Studies in the Americas" saileko zuzendaria da.

Berriki egin dituen argitalpenen artean "Gender Justice, Development and Rights " (2003) eta "The Politics of Rights: Dilemmas for Feminist Praxis" liburuak (2007) daude. Oraingo ikerketak Latinoamerikako, Afrikako eta Ekialde Hurbileko babes sozialean herritarren parte hartzea du ardatz.

Genero interes estrategiko eta praktikoak

Molyneux-ek 1980ko hamarkadan genero-interesak definitu zituen eta haien barruan interes estrategikoak eta praktikoak bereizi zituen. Clara Murguialday ekonomilari feministaren arabera, bere kontzeptualizazioak paradigma berri bat sortu zuen analisi sozialaren alorrean. Genero interes praktikoek eta estrategikoek inplikazio desberdinak dituzte emakumeen eta gizonen subjektibotasunean eta haien arteko bereizketa modu desberdinean formulatzen da. Testuinguru jakin batean emakumearen egoera eta posizioa argi bereizteak garapen politiken ondorioak hobeto ulertzea ahalbidetu zuen. [5]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Molyneux lan eta ikerketa asko idatzi ditu generoari, soziologia politikoari eta garapenari buruz.

Espainieraz:

  • Movimientos de mujeres en América Latina (2003) Cátedra ISBN: 978-84-376-2086-2

Besteak beste, ondokoen egilea da:

  • Women's Movements in International Perspective (ILAS / Palgrave) 2000
  • Gender Justice, Development and Rights 2003
  • Change and Continuity in Social Protection in Latin America:Mothers at the Service of the State? (UNRISD) 2007
  • The Politics of Rights: Dilemmas for Feminist Praxis 2007

Honako hauetako egilekidea da:

  • Doing the Rights Thing (Sian Lazarrekin) (ITDG) 2003
  • The Ethiopian Revolution NLB / Verso 1980 (Fred Hallidayrekin)

Honako hauetako koeditorea da:

  • Hidden Histories of Gender and the State in Latin America (2000) Duke UP
  • Gender Justice, Development and Rights 2003 (OUP)
  • Gender and Democracy in Latin America (Palgrave 2002)
  • The Politics of Rights: Dilemmas of Feminist Praxis (2009)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Professor Maxine Molyneux». www.ucl.ac.uk. .
  2. .Zubaida, Sami. «Fred Halliday obituary». the Guardian
  3. a b c UNRISD. «Maxine Molyneux | Staff | About UNRISD | UNRISD». www.unrisd.org. .
  4. «Maxine Molyneux». The Guardian. .
  5. Clara Murguialday. «Género, Intereses y necesidades de». www.dicc.hegoa.ehu.es .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]