Medgar Evers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Medgar Evers
Medgar Evers.jpg
(1961)
Bizitza
JaiotzaDecatur (Mississippi)1925eko uztailaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaJackson1963ko ekainaren 12a (37 urte)
Hobiratze lekuaArlingtongo Hilerri Nazionala
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)Myrlie Evers-Williams  (1951ko abenduaren 24a -  1963)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAlcorn State University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
KidetzaNAACP
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0263661 Find a Grave: 322 Edit the value on Wikidata

Medgar Wiley Evers (Decatur (Mississippi) (AEB), 1925eko uztailaren 2a - Jackson (Mississippi) (AEB), 1963ko ekainaren 12a) giza eskubideen alde borrokatu zuen estatubatuar aktibista izan zen. Segregazioaren aurka egin zuen Mississippiko unibertsitatean eta justizia soziala eta afroamerikarren boto eskubidearen alde.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medgar Wiley Evers Decatourren jaio zen, AEBetan, 1925eko uztailaren 2an. Aita James Evers izan zuen eta ama, berriz, Jesse Wright eta baserri batean bizi zen familia. Urruti zuen beltzentzako eskola, baina ez zuen amore eman eta Medgarrek Bigarren Hezkuntzako titulua atera zuen[1].

« ...Oinez iristen ginen lehen mailako eskolara eta arraza zuriko haurrak trasteak botatzen zizkiguten autobusetatik, irainak eta iseka eginez...[1] »

Medgarrek hamaika-hamabi urte besterik ez zituenean, familiaren inguruko lagun bat lintxatu zuten.

« ...Larunbat gaua zen eta arraza zuriko gizonek hil arte eman zioten egurra, emakume zuri bati inguratu zitzaiola-eta. Hantxe utzi zuten hilda. Denek zekiten gertatutakoa, baina inork ez zuen ezer esan. Odoleztatutako arropa ikusi nion… Hantxe geratu zen arropa hura ia urtebetez...[1] »

Evers II. Mundu Gerrara batu zen eta, ondoren, itzuli zenean, Alcorn Collegen ikasi zuen, futbola eta atletismoa ere praktikatu zituelarik. Han ezagutu zuen Myrlie Beasley eta 1951ko abenduaren 24an ezkondu ziren.

Evers eta bere emaztea Mound Bayou (Mississippi)ra aldatu ziren bizitzera eta berehala hasi ziren boikotak antolatzen beltzei egindako trataeraren aurka. Myrlie eta Medgar Jacksonra joan ziren eta afroamerikarren aurkako krimenak ikertzen aritu ziren.

1963ko ekainaren 12an, Medgar Evers erail zuten. Susmagarria Byron De La Beckwith supremazista zuria izan zen, gertu aurkitu baitzuten haren aztarna zuen arma eta batek baino gehiagok ikusi zuten auzoan, baina Beckwithek egun batzuk lehenago arma hori lapurtu egin ziotela deklaratu zuen eta berak aurkeztu zituen testiguek -polizia bat zegoen tartean- hilketa gertatu zen tokitik oso urruti zegoela esan zuten. Bi alditan epaitu zuten 1960ko hamarkadan, baina arraza zuriko epaileek ez zuten inora eraman[1]. 1994an egin zuten errudun eta biziarteko kartzela-zigorra betearazi zioten.

Myrlie Evers-Williams alargunak aktibismoan jarraitu zuen eta Charles Evers anaia Mississippiko lehen afroamerikar alkate izan zen 1969an Fayette (Mississippi)ko hauteskundeak irabazi zituenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]