Edukira joan

Meghna ibaia

Koordenatuak: 22°38′35″N 90°48′57″E / 22.64306°N 90.81583°E / 22.64306; 90.81583
Wikipedia, Entziklopedia askea
Meghna» orritik birbideratua)
Meghna
মেঘনা নদী
Datu orokorrak
Garaiera2 m
Motaibai
Luzera240 km
Geografia
Map
Koordenatuak22°38′35″N 90°48′57″E / 22.6431°N 90.8158°E / 22.6431; 90.8158
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera2.055.000 km²
Bokalea
()
Bengalako golkoa

Meghna ibaia (bengaleraz: মেঘনা নদী) Asia hegoaldeko ibai garrantzitsua da. Gangesen deltan zabaltzen diren hiru ibaietako bat da.[1] Delta hau munduko handiena da hiru ibaiekin sortua batez ere: Ganges, Brahmaputra eta Meghna. Horiekin batera haien artean gurutzatzen diren kanalak eta errekak daude. Bitxikeri bezala aipatu daiteke beste ibaiek tarteen arabera izen desberdinak jaso dituztela, Meghna, aldiz, amaieran bere izena mantentzen du.

Txalupa Meghna ibaian.

Meghna ibaia Bangladeshen sortzen da, ibai desberdinak bilduz, guztiak India ekialdeko lurralde menditsuetatik sortuak. Chandpur barrutian Padma ibaiarekin bat egiten du. Azken kilometroetan Bengalako golkoaren gertu igarotzen da, Bhola barrutian.

Bangladesheko ibaien artean Meghna zabalena da. Bholatik gertu Meghnak 12 kilometroko zabalera du. Bere bidean ia lerro zuzen bat egiten du. Itxuraz oso ibai lasaia da baina hori ez da errealitatea: urtero hildako asko eragiten du, hiltzeko arrazoi nagusietarioa izanik. Chandpur aldea oso arriskutsua da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page