Bengalera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bengalera
বাংলা
Bengali-world.svg eta Bengalispeaking region.png
Datu orokorrak
Lurralde eremua Bangladesh, India eta beste hainbat
Hiztunak 230 milioi (189 milioi ama-hizkuntza gisa)
Rankinga 7
Ofizialtasuna Bangladesh Bangladesh,
India India (Mendebaldeko Bengala, Tripura eta Barak harana)
Eskualdea Hegoaldeko Asia
Araugilea Bangla Academy (Bangladesh)
Paschimbanga Bangla Akademi (Mendebaldeko Bengala)
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
hizkuntza euroasiarrak
indoeuropar hizkuntzak
Indoirandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Bengali–Assamese languages
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia SOV hizkuntza
Alfabetoa Bengali alphabet eta Bengali Braille
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 bn
ISO 639-2 ben
ISO 639-3 ben
Wikipedia bn

Bengalera[1] (বাংলা) egungo Bangladeshen eta Indiako Mendebaldeko Bengala eta Assam estatuetan hitz egiten den hizkuntzetako bat da.

Guztira 230 milioi hiztun edukirik, bengalera munduan hiztun gehien duen hizkuntzen artean zazpigarrena da. Bengalera Bangladeshen gehien hitz egiten den hizkuntza da eta Indian gehien hitz egiten den bigarrena.

Jatorria eta eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza indoiraniarren azpitaldekoak diren hizkuntza indoarioen mapa; bengalera horiz dagoen zoneko hizkuntza-taldeari dagokio.

Hizkuntza indoiraniarra da bengalera. Jatorriz magadhiarra da eta radjbangsi eta sylhettia dira dialekto nagusiak. VIII. mende aurreko testuak gorde badira ere, bengalerazko literatura handia Chandi Bas poemarekin hasi zen (XV m.) eta Mukunda Ram delakoarekin segitu (XVIII m).

XIX. mendean, sanskritoaren eragina jaso zuen, Bankim Chandra eleberrigilearen bitartez nagusiki.

Idazle nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rabindranath Tagore eta Sri Aurobindo dira bengalerazko idazle aipagarriak; batak hizkera sotila erabiltzen du eta besteak filosofia eta esperientzia erlijiosoak ditu gai nagusitzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bengalera Aldatu lotura Wikidatan