Megiddoko gudua (1918)

Koordenatuak: 32°24′00″N 34°52′59″E / 32.4°N 34.883°E / 32.4; 34.883
Wikipedia, Entziklopedia askea
Megiddoko gudua
Ekialde Hurbileko Frontea Lehen Mundu Gerran
Data1918ko irailaren 19 - irailaren 25
LekuaPalestinako iparraldea
Koordenatuak32°24′00″N 34°52′59″E / 32.4°N 34.883°E / 32.4; 34.883
EmaitzaAliatuen garaipena
Gudulariak
 Britainiar Inperioa Arabiar Iraultza Hejaz
 Frantzia
Buruzagiak
Indarra
  • Aliatuak
    • 57.000 infanteria
    • 12.000 zaldizko
    • 540 kainoia[1]
  • Arabiarrak
    • 4.000+ erregular
    • irregular kopuru ezezaguna
  • 32.000 infanteria
  • 3.000 zaldizo
  • 402 kainoi[1]
Galerak
  • 782 hildako
  • 382 desagertu
  • 4,179 zauritu
  • Otomandar indarren suntsipena
  • 6.000 soldaduk ihes egitea lortu[2]

Megiddoko gudua (turkieraz: Megiddo Muharebesi) 1918ko irailaren 19tik 25era bitartean Sharongo Lautadako guduan, Tulkaremgo, Tabsorreko eta Ararago guduetan Judeako Mendietan zein Esdralongo Lautadan, Nazaretheko, Afulah eta Beisango, Jeningo eta Samakheko guduaren artean egin zen gudu zabala izan zen. Izena engainagarria da, oso borroka gutxi zian zirelako Tel Megiddotik gertu, baina Edmund Allenby komandante britainiarrak aukeratu zuen, erresonantzia bibliko eta sinbolikoagatik[3].

Lehen Mundu Gerrako Sinai eta Palestinako kanpaina aliatutako azken erasoa izan zen. Alde batetik Egiptoko Indar Espedizionario Aliatua egon zen, hiru gorputzekin, tropa muntatu bat barne, eta, beste aldetik Yildirim Armada Taldea Otomandarra, hiru armada zituena. Garai hartan Otomandar Palestinaren erdigunean eta iparraldean eta egungo Israel, Siria eta Jordaniako lurretan izan ziren batailak. Arabiar Iraultzaren indarrek otomandar komunikazio-lerroei eraso egin ondoren, eta Otomandarrak distraituz, Britainia Handiko eta Indiako infanteria-dibisioak eraso eta hautsi egin zuten otomandar defentsa-lerroak Sharongo guduan, kostaldeko sektorean. Basamortuko Zaldizko Gorputzak sortutako zuloa zeharkatu zuen, eta Zazpigarren eta Zortzigarren Otomandar armadak ia inguratu zituen, oraindik ere Judeako Mendietan zirenak. Nablusko gudua, gudu honen ataletako bat, ia aldi berean libratu zen Judean Mendietan Nablusen parean eta Jordan ibaia gurutzatzeko lekuetan. Otomandar Laugarren Armadari eraso egin zioten gero Moabeko muinoetan, Es Salt eta Ammanen.

Gudaa horien ondorioz, aliatuek dozenaka mila preso eta kilometro asko harrapatu zituzten. Batailen ondoren, Daraa irailaren 27an harrapatu zuten, Damasko urriaren 1ean, eta Haritan, Aleporen iparraldean, operazioek indarrean jarraitzen zuten Mudrosko Armistizioa sinatu zenean, aliatuen eta otomandarren arteko liskarrei amaiera emateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Liddell Hart, Basil Henry. (1979). History of the first world war. (5. print. argitaraldia) Pan Books ISBN 978-0-330-23354-5. (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  2. Cutlack 1941 p. 168
  3. (Ingelesez) Palmer, Alan Warwick. (2000-12). Victory 1918. Grove Press ISBN 978-0-8021-3787-6. (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]