Edukira joan

Melenie Mahinamalamalama Eleneke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melenie Mahinamalamalama Eleneke

Bizitza
JaiotzaHonolulu1959ko abenduaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDaly City (Kalifornia)2013ko irailaren 9a (53 urte)
Hezkuntza
HeziketaKailua High School (en) Itzuli 1977)
San Francisco State University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhula dancer (en) Itzuli eta Sendalaria

Melenie Mahinamalamalama Eleneke (Honolulu, 1959ko abenduaren 25aDaly City, 2013ko irailaren 9a) pertsona transen eskubideen aldeko ekintzaile estatubatuarra izan zen, Transgender, Gender Variant, and Intersex Justice Project erakundeko kidea. Hula dantzaria eta sendalari espirituala ere izan zen.

Jerett Kalani Eleneke eta Alene Ku’ukama’aloha Parker Eleneke-Paren bost seme-alabetatik gazteena, Honolulun jaio zen 1959ko abenduaren 25ean. Kailua ikastetxean ikasten ari zela, genero-trantsizioa hasi zuen. 1977an graduatu zen[1][2].

Justizia soziala ikasi zuen San Frantziskoko Estatu Unibertsitatean[1].

2004an hasi zen elkarlanean Transgender, Gender Variant, and Intersex Justice Project erakundearekin. 2007an Lidergo Taldeko kide bihurtu zen, 2008tik 2009ra Garapen eta Administrazioko zuzendaria izan zen, eta 2008az geroztik Stiletto buletineko editorea[3]. Bere lanaren baitan, pertsona transgeneroak bisitatu zituen espetxeetan. Kalifornian eta herrialde osoan gutunak idazteko ekitaldiak antolatu zituen presoentzat. Espetxetik irteten ziren pertsona transentzako sendatze espiritualari buruzko tailerrak egin zituen[2].

2008ko otsailean, Elenekek eta Miss Major Griffin-Gracyk Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazio Batuen Batzordearen aurrean hitz egin zuten Genevan (Suitza) zuriak ez diren emakume transgenero estatubatuarren aukera ekonomikorik ezari buruz[1][4].

The Ladies of Keolalaulani Halau eta House of Valenciaga erakundeetako kide aktiboa izan zen. Hula dantzatzen ikasteko talde bat sortu zuen emakume transentzako[2].

2013ko irailaren 9an hil zen Daly Cityn (Kalifornia)[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) «Melenie Eleneke» Legacy.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  2. a b c (Ingelesez) Bassichis, Morgan. «Longtime TGIJP Leader & Stiletto Editor Leaves a Legacy of Love» TGIJP 2013-04-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-11-26) (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  3. (Ingelesez) «Melenie Mahinamalamalama Eleneke» Transgender, Gender Variant, and Intersex Justice Project (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  4. (Ingelesez) «TGI Justice Project Responds to CERD Committee Concluding Observations» Demanding Our Human Rights 2008-03-18 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  5. (Ingelesez) DiGuglielmo, Joey. «Trans activist Melenie Eleneke dies at 52» Washington Blade 2013-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]