Mendazako Hiru Hanka artea

Koordenatuak: 42°38′35″N 2°13′56″W / 42.64308°N 2.23214°W / 42.64308; -2.23214
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendazako Hiru Hanka artea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaMendaza
Koordenatuak42°38′35″N 2°13′56″W / 42.64308°N 2.23214°W / 42.64308; -2.23214
Map
Altitudea722 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1991
Arkitektura
Dimentsioak19,2 (diametro) m
Azalera0 ha
Ondarea

Hiru Hanka artea Nafarroako Mendaza herrian dagoen Europako zuhaitz zaharrenetariko bat da. Nafarroako natura monumentua da. [1]Artadi batean kokatuta, Berrotza haranean dago, La Laguna izeneko inguruan. Inguruan badira beste arte zaharrak, batzuk 500 urtekoak.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitza, Quercus Ilex edo artea, 1.200 urte inguru dituela uste da, sekula aurkitutako arterik zaharrenetakoa; dena dela, Nafarroako katalogoan 800 urte baino gehiago onartzen zaizkio. Bere barrualdea hutsik dago, eta hiru oinarriren gainean eusten da; hortik bere izena.

  • Périmetroa : 7,70 metro
  • Garaiera: 15,50 metro
  • Adaburu : 19,20 metro
  • Barruko zulo: 1,40 metro

Zuhaitzaren kontserbazio egoera oso ona da nahiz eta dituen urteak. Izenak aipatzen dituen hiru hanka lehen lur azpian zeuden baina hegiaren mugimendu batek bistan utzi zituen. Irekitzeko joera saihesteko xingola metalikoekin helduta dago.

Izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1991tik Natura Monumentuaren izendapena jaso zuen.
  • 2007an Espainiako Ingurumenaren Ministerioak "Urteko Zuhaitz eta Basoa saria" eman zion, zuhaitz zaharrena izateagatik.
  • 2018an "Urteko Zuhaitza" izateko aukeratua izan da.[2]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]