Mendaza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mendaza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Mendazako bandera

Mendazako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Izen ofiziala Escudo de Atez.svg Mendaza
Alkatea Jesús Gambra Zubiria
(UPN)
Posta kodea 31460
INE kodea 31166
Herritarra mendazar
Kokapena
Koordenatuak 42° 38′ 34″ N, 2° 14′ 05″ W / 42.642777777778°N,2.2347222222222°W / 42.642777777778; -2.2347222222222Koordenatuak: 42° 38′ 34″ N, 2° 14′ 05″ W / 42.642777777778°N,2.2347222222222°W / 42.642777777778; -2.2347222222222
Maps of municipalities of Navarra Mendaza.JPG
Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 32,73 km2
Garaiera 637 metro
Demografia
Biztanleria 318 biztanle
% 50,8 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,2
Dentsitatea 9,72 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 9,09
Zahartze tasa[1] % 20,35
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 38,46
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 61,9 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 6,47 (2010)
Euskararen erabilera %  0,2 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.mendaza.org


Mendaza[2] Nafarroako udalerria da, Lizarrako merinerrian kokatua. Berrotza ibarrean iparralderen dagoen udala da. Izan ere, Berrotza udalerria XIX. mendean hainbat udaletan banatu zen, eta haietako bat, Mendaza.

Honako herriek osatzen dute: Asarta, Azedo, Mendaza (herriburua) eta Ubago. Estenblo baserria eta Granada jaurerria ere udalerri honetan daude. Behin betiko fusioa baino lehen, 1842ko erroldan, egungo lurraldeak lau udalerritan banatuta ageri ziren: Asarta eta Kabrega, Azedo eta Granada, Ubago eta Mendaza bera.

31.8 kilometro koadrokoa da, eta 318 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendaza Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean dago, Arabako mugatik gertu, eta Nafarroako hiriburutik 68 kilometrora. Herria NA-129 errepidearen ertz batean dago, Azedo eta Mues bitartean, Kodesko mendilerroaren ekialdeko muturrean kokatuta.

Mugakideak hauek dira: Lana (iparraldean); Antzin, Piedramilleraeta Sorlada (ekialdean); Mueseta Desoio (hegoaldean); eta Mirafuentes, Nazar eta Zuñiga (mendebaldean).

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendazako klima mediterraneo epela da, urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 12 gradu artekoak, eta prezipitazioak 600 eta 1.200mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira herrigunean, eta 120 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.

Herriaren inguruan jatorrizko 1457 hektarea arte geratzen dira, gizakiaren eragina dela eta, asko degradatu da euren itxura.

"Hiru Hanka" Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru hanka artea

Nafarroako naturako monumentua, Quercus Ilex motako arte espeziea da, barrualdea hutsik dauka, eta hiru oinarriren gainean eusten da. Zuhaitzak 1.200 urte inguru dituela uste da, sekula aurkitutako arterik zaharrenetakoa.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendazako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 21 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,50 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan Mendazako alkateak Nafarroako Herriaren Batasuneko kideak izan dira. 2007an Javier Ángel López de Dicastillo Sanz aukeratu zuten; alderdiak lau zinegotzi lortu zituen, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak zortzi izan ziren (emandako guztien %3,94) eta boto zuriak hamasei (%8,21). Abstentzioa %32,11koa izan zen.

Mendazako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 102 4
Agrupación Electoral Independiente 77 3

2011ko udal hauteskundeetan alderdi bereko Jesús Gambra aukeratu zuten alkate; aurkeztutako zerrenda bakarra UPNkoa (108 boto eta 7 zinegotziak) izan zen.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendazako udaleko idazkaria Zuñigako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Arriba kalea, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Javier Ángel López de Dicastillo Sanz UPN
2011-2015 Jesús Gambra Zubiria UPN

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mendaza eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,43k zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Mendazan eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mendaza Aldatu lotura Wikidatan


Mendaza
Escudo de Atez.svg
Acedo | Asarta | Estenblo | Granada | Mendaza | Ubago
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa