Mendiak.eus
| Mendiak.eus | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Codesyntax |
| Sorrera-urtea | 2016 |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | euskara |
| Software motorea | Django, Python eta MySQL |
| Euskaraz | |
| Euskaraz | Bai |
| mendiak.eus | |
Mendiak Euskal Herriko mendien webgunea da. Codesyntax-ek 2016an sortu zuen mendizaletasuna bultzatzeko asmoz. Webgune honen helburu nagusia da Euskal Herriko mendien informazio praktikoa eskaintzea mendizaleei eta, horrekin batera, mendizaleen mendi-ibilerak gordetzeko eta elkarbanatzeko modua eskaintzea.[1]
Guztira 2.995 mendi jasotzen ziren 2019an: Nafarroa Garaiko 943, Gipuzkoako 366, Arabako 348, Bizkaiko 331, Nafarroa Behereko 95, Zuberoako 70, Lapurdiko 39 eta inguruko lurraldeetako beste 103.[2]
Atal bereziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aplikazioak jasotzen duen ataletako batek Haurrekin egitekoak du izenburua, eta familian egiteko moduko ehundik gora mendi proposatzen dira ber
Beste atal batek Mendi Federazioak antolatzen duen 100 mendi-lehiaketarako baliagarri diren mendiak markatuta adierazten dira bertan. Lurraldeka sailkatuta daude eta deskribapena, argazkiak, iraupenari buruzko informazio praktikoa eta erabiltzaileen iruzkinak agertzen dira bertan.[3]
Plataformak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aplikazioa bi plataformatan erabil daiteke:
- Mendiak aplikazioa, Android eta iOS sistemetarako garatutako APPa. Aukera ematen du igoerak markatzeko, mendiak puntuatzeko, igoerak sare sozialetan partekatzeko, eta abar.
- Mendiak webgunea bera, non aplikazioaren bidez jasotzen diren datuak bistaratzen diren. Igoerak markatzeko eta informazio guztia ikusteko aplikazioa jaitsi behar da.
Lizentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerrenda gehienak eta informazio nagusia euskarazko Wikipediatik jaso dira, bai eta Euskal Herriko Mendi Federazioaren zerrendetatik eta OSM mapetatik ere. Mendien aurkezpen-testuak eta informazio praktikoa berariaz sortu dituzte aplikaziorako, eta CC-by-sa lizentziapean zabaldu dituzte.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Honi buruz - Mendiak.eus» mendiak.eus (kontsulta data: 2020-06-06).
- ↑ «Euskal Herriko mendiak - Mendiak» mendiak.eus (kontsulta data: 2020-06-06).
- ↑ Kurutziaga Ikastola. (2019). «Mendiak: Euskal Herriko mendiak eta haurrekin egiteko ibilbideentzako aplikazioa» Kurutziaga Ikastola (kontsulta data: 2020-06-06).