Mendiaundi II

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mendiaundi II
Datu orokorrak
Garaiera 1.232 m
Geografia
Koordenatuak 43° 00′ 41″ N, 1° 22′ 26″ W / 43.01125833°N,1.37376111°W / 43.01125833; -1.37376111Koordenatuak: 43° 00′ 41″ N, 1° 22′ 26″ W / 43.01125833°N,1.37376111°W / 43.01125833; -1.37376111
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Lindus mendilerroa
Herrialdea Espainia
Lurraldea Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Sorogain, Ibañeta, Auritz edo Urepele abiapuntutzat hartuta
Mendikat Mendikat
Luberri Luberri

Mendiaundi II Nafarroako erdialdeko Pirinioetan dagoen mendi bat da, Mendiaundi mendilerroan, Auritz eta Urepele herrietatik gertu, Nafarroa eta Behe Nafarroa arteko mugan. Mendiaundi mendilerroa osatzen duten bi mendietako bat da, eta mendilerro honetako garaiena ere bada, 1232 metroko garaierarekin. Izen bereko beste mendi bat dago Aralar mendilerroan eta ez da azken honekin nahastu behar. Aralarrekoa, Pirinioetako hau baino 75 metro altuagoa da.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

830 metroko garaieran aurkitzen diren Sorogaingo etxeetatik, igoera nahiko zuzena da ekialderantz lur garbitik Txasperroko aurretontorrera, berehalako batean, Mendiaundi II mendiaren tontorrera daroana. Ohiko beste ibilbide bat Ibañetako mendatean hasten da, 1057 metroko garaieran, lehenik Lindusera igoz, 1222 metrora dagoena, eta Atallosti lepo zabalera jaitsiz, Bi Zubien lepoa izeneko lepora irtetzeko, tontorrera gailurretik hegoalderantz iritsiz. 880 metroko garaieran dagoen Auritzetik, posible da Atallosti edo Bi Zubien lepoa izeneko lepora iristea Xuringoa izeneko labarretik.

Azkenik, ibilbiderik luzeena, Urepeletik abiatzen da, 432 metroko garaieran. Ibilbideak, bere osotasunean igarotzen du Beurreta zintzurra, eta 980 metroko garaieran dagoen Txasperro leporantz irtetzen da, Mendiaundi II menditik iparraldera. Gailurra jarraituz, tontorrera iristen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa