Menna Elfyn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Menna Elfyn
Bizitza
Jaiotza 1951
Herrialdea  Erresuma Batua
Lanbidea
Lanbidea poeta
Kidetza Royal Society of Literature

Menna Elfyn (Swansea, 1951-) galeserazko idazlea da, antzerkia, zutabegintza eta batez ere poesia hizkuntza hartan egiten duen gaur egungo ezagunena. Egun, Trinity University-ko Sormenezko Idazketako Masterreko irakaslea eta Swanseako Unibertsitateko partaidea da.[1]

Menna Elfyn kymruera (galesera) mintzatzen zuen familia batean jaio zen, Kymru Herriko meatze-haran batean. Ingelesa eskolan ikasi zuen. Aita eliza protestanteko artzaina zen, eta Mennak haren liburutegian topatutako Biblia eta bereziki Salmoen eragina eduki zuen.[1]

Murmurioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko udazkenean Maiatz argitaletxeak haren Murmurioa poema liburuaren kymruera - euskara edizio elebiduna argitaratu zuen Cyfnewidfa Lên Cymru - Wales Literature Exchange erakundeak diruz lagunduta.

Hau da olerkari kymruarraren lanetarik bat euskaratzen den lehen aldia. Eli Tolaretxipik eta Arantza Fernandezek itzulitako poemen artean, erreferentzia historikoak dituzten hainbat poema daude. Dwrs yn Epynt (Epynteko atea) poema 1940ko gerra gertakari bati buruz mintzo da: Gerrako Departamentuak Epynt inguruak jendez hustea erabaki zuen bertan britainiar armadak artilleria ariketak egin zitzan, gaur egun oraindik saminez gogoratzen den gertaera bat [1]. Bestalde, Catrin Glyndŵr poema sortak izen bereko galestar printzesa bahitua gogoratzen dute. Erdi Aroan, Kymru eta Ingalaterraren arteko borroken ondorioz, ingelesek Catrin Owen Glyndŵr (Galesko Printze titulua ukan zuen azken kymrutarraren alaba) bahitu zuten haren hiru seme-alabekin batera, eta Londresko Dorrean preso eduki 1413an hil zen arte. [1]

Menna Elfyn-ek beste olerkari batzuk ere omentzen ditu bere poemetan, besteak beste, Lynette Roberts eta Waldo Williams.

Bibliografia aukeratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mwyara (Gwasg Gomer, 1976)
  • Stafelloedd Aros (Gwasg Gomer, 1978)
  • Tro’r Haul Arno (Gwasg Gomer, 1981)
  • Mynd Lawr i’r Nefoedd (Gwasg Gomer, 1985)
  • Aderyn Bach Mewn Llaw (Gwasg Gomer, 1990)
  • Eucalyptus (Gwasg Gomer, 1995)
  • Cell Angel (Bloodaxe Books, 1996)
  • Cusan Dyn Dall/ Blind Man’s Kiss (Bloodaxe Books, 2001)
  • Perffaith Nam (Gwasg Gomer, 2005)
  • Perffaith Nam. Perfect Blemish (Bloodaxe Books, 2007)
  • Er dy fod (Gwasg Gomer, 2007)
  • Murmur (Bloodaxe Books, 2012)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]