Galesko printze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galesko printzearen armarria
Galesko printzearen intsignia

Galesko printzea 1301etik britainiar monarkiaren oinordekoari ematen zaion titulua. Ohitura hau Eduardo I.a Ingalaterrakoak sortu zuen 1301ean, Ingalaterrak Gales mendean hartu, eta haren seme Eduardo printzea (gero Eduardo II.a Ingalaterrakoa) Galesko printzea izendatu zuenean.

Gaur egun, titulu hau Karlos Galeskoak du, Elisabet II.a Erresuma Batukoaaren semea. Kornualleseko dukea eta Rothesayeko dukea tituluak tronuaren oinordekoak jaiotzean edo tronua hartzean bereganatzen ditu. Aldiz, Galesko printzea titulua ematea ala ez erregearen borondatean datza.

Galesko printzearen lema Ich dien da (Nik zerbitzatu alemanez). Ohituraren arabera, Galesko printzea Westminster jauregian izendatzen da, nahiz eta azken bi kasuetan Caernarfon gazteluan izendatu zen: 1911. urtean Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa, eta 1969. urtean Karlos Galeskoa.

Galesko printzeen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos Galeskoa Galesko printzea titulua daraman 20. printzea da:

Zki. Irudia Izena Jaio-hil Galesko printzea
1 Llywelyn ap Gruffydd (1223-1282) (1267-1282)
2 Eduardo II.a Ingalaterrakoa (1284-1327) (1301-1307)
3 Eduardo Woodstockekoa (1330-1376) (1343-1376)
4 Rikardo II.a Ingalaterrakoa (1367-1400) (1376-1377)
5 Henrike V.a Ingalaterrakoa (1387-1422) (1399-1413)
6 Eduardo Westminsterrekoa (1453-1471) (1454-1471)
7 Eduardo V.a Ingalaterrakoa (1470-1483) (1471-1483)
8 Eduardo Middlehamekoa (1473-1484) (1483-1484)
9 Artur Tudor (1486-1502) (1494-1502)
10 Henrike VIII.a Ingalaterrakoa (1491-1547) (1504-1509)
11 Henrike Estuardo (1594-1612) (1610-1612)
12 Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa (1600-1649) (1616-1625)
13 Jurgi II.a Erresuma Batukoa (1683-1760) (1714-1727)
14 Federiko Hannoverrekoa (1707-1751) (1729-1751)
15 Jurgi III.a Erresuma Batukoa (1738-1820) (1751-1760)
16 Jurgi IV.a Erresuma Batukoa (1762-1830) (1762-1820)
17 Eduardo VII.a Erresuma Batukoa (1841-1910) (1841-1901)
18 Jurgi V.a Erresuma Batukoa (1865-1936) (1901-1910)
19 Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa (1894-1972) (1910-1936)
20 Karlos III.a Erresuma Batukoa (1948-) (1958-2022)
21 William Galeskoa (1982-) (2022-)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]