Londresko dorrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Londresko dorrea
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
English Heritage
Tower of London viewed from the River Thames.jpg
Kokapena
Estatua  Erresuma Batua
Herrialdea  Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeak London
Ceremonial county of England Londres Handia
Londresen banaketa administratiboa Tower Hamlets
Ur-masa Tamesis
Koordenatuak 51° 30′ 30″ N, 0° 04′ 34″ W / 51.5082°N,0.076198°W / 51.5082; -0.076198Koordenatuak: 51° 30′ 30″ N, 0° 04′ 34″ W / 51.5082°N,0.076198°W / 51.5082; -0.076198
Historia eta erabilera
Irekiera iraila 1066
Jabea the Crown
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (ii) eta (iv)
Erreferentzia 488
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1988 (XII. bilkura)
English Heritage 1065766 eta 1002061
Bisitariak urtean 2.785.249
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Londresko dorrea (ingelesez Tower of London, ofizialki Her Majesty's Royal Palace and Fortress da, euskaraz Bere Maiestatearen Errege Jauregia eta Gotorlekua) Erresuma Batuko Ingalaterra herrialdeko hiriburuan den Londres hirian kokatzen den gaztelua da. Londresko dorrea Tower Hamlets udalerrian kokaturik dago, Tamesis ibaiaren iparraldeko ertzean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1066an Ingalaterrako normandar konkistarekin bat eraiki zen. Gaztelu osoari izena ematen zion Dorre Zuria 1078an Gilen I.a Konkistatzaileak eraiki zuen, Londresen elite berriaren zapalkuntza ikur bilakatu zelarik. Gutxienez 1100 urtetik aurrera espetxe gisa erabili zen, bereziki XVI eta XVII mendeetan.

Denera, Dorrea defentsa harresiz eta luebaki batez osatutako bi eraztun kontzentrikoen barnean dauden hainbat eraikinek osatzen dute. Gaztelua hainbat fasetan handiagotu zen, batez ere XII. eta mendeetan, Rikardo I.a Lehoibihotza, Henrike III.a eta Eduardo I.aren erregealdietan batik-bat. Nahiz eta ondorengo mendeetan zehar bertan gertakizun eta jarduera ugari egon izan, XIII. mendeko egitura gaur egun arte mantendu da.

1485. urtetik aurrera Beefeater deituriko zaindari ospetsuek zaindu izan ohi dute.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresko dorrearen planoa.

27 metrotako altuerarekin Londresko eraikin handiena eta aipagarriena izan zen eraiki zutenean. Hiru patio ditu, erdikoan (zaharrenean) Dorre Zuria dago.

Dorre Zuria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluko dorre nagusia da, gaztelu guztiko egitura indartsuena. Oinarrian 36x32 metrotako laukizuzena da eta 27 metrotako altuera dauka. Normandiarren gazteluen itxurara eraiki zen hiru solairurekin eta solairu bakoitzak hiru gela ditu. XII mendean hegoaldean eraikin berri batekin gotortu egin zuten, baina gaur egun jadanik ez dago gehigarri hori. Gainaldean lau dorre ditu, karratuak mendebaldean eta zirkularra ipar-ekialdean.

1170 hamarkadan funtzio militarra galdu zuen eta jauregi izatera pasa zen. Dorre Zuriaren inguruan Wakefield eta Lanthorn dorreak eraiki ziren eta bi dorren artean areto handi bat eraiki zen. Sukaldeak ere eraiki ziren. Dorre Zuriak inguruan zuen zanga bete egin zen eta hutsunea gelditu zen patioa osatuz. Horrela eratu zen Barne-barneko patioa (Innermost ward).

Barneko patioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harresi batek mugatzen du Barneko patioa (Inner ward). 13 dorre daude bertan, aipagarriena XIII mendeko Beauchamp Tower, Ingalaterran adreiluz egindako lehenengo eraikin handia. Hego-mendebaldeko izkinatik hasi eta erlojuaren orratzen aurkako norantzan honako hauek dira 13 dorreak: Bell, Beauchamp, Devereux, Flint, Bowyer, Brick, Martin, Constable, Broad Arrow, Salt, Lanthorn, Wakefield eta Bloody Tower. Zabalkunde honi esker gaztelutik kanpora zegoen St Peter ad Vincula eliza gaztelu barnean gelditu zen.

Kanpoko patioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harresiak gaztelua erabat konprimitzen zuenez XIII mendean hirugarren patio bat eraiki zen inguruan, Kanpoko patioa (Outer ward).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metro geltokia: Circle line roundel (no text).svg District roundel1.PNG Tower Hill

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Londresko dorrea Aldatu lotura Wikidatan