Menstruazioaren aurreko sindrome
| Menstruazioaren aurreko sindrome | |
|---|---|
| Deskribapena | |
| Mota | female reproductive system disease (en) dysphoria (en) |
| Espezialitatea | Ginekologia |
| Sintoma(k) | mialgia, artralgia, buruko mina betealdia |
| Tratamendua | |
| Erabil daitezkeen botikak | azido mefenamiko, Ibuprofeno, pamabrom (en) |
| Identifikatzaileak | |
| GNS-10-MK | N94.3 |
| GNS-9-MK | 625.4 |
| DiseasesDB | 10513 |
| MedlinePlus | 001505 |
| eMedicine | 001505 |
| MeSH | D011293 |
| Disease Ontology ID | DOID:727 |
Emakumearengan, menstruazioaren aurreko sindromea edo hilekoaren aurreko sindromea[1] hilekoaren aurretik gertatzen diren aldaketa fisiko eta psikikoak dira, menstruazioarekin desagertzen direnak. Emakumeen % 40k hilekoaren aurretik agertzen diren sintoma aldakorren taldea da, eta horien % 10 akututzat jotzen dira. Robert Frank doktoreak 1931n definitu zuen lehen aldiz sindrome mediko gisa.
Sindromearen kausari buruzko teoriak aldaketa hormonaletan, nutrizioan eta estresean oinarritzen dira.[2] Zenbait emakumetan, itxuraz estrogeno-mailen aldaketen eraginez, hilekoa baino egun batzuk lehenago (bost-hamar bat egun lehenago normalean) agertzen diren aldaketa hormonal eta sintoma intentsitatez pixkanaka progresiboen multzoa da. Sabeleko distentsioa, bularretako tentsioa, buruko minak, suminkortasuna eta pisu-irabaztea (kasu batzuetan orpoetako edemekin lotua) dira zeinurik ohikoenak.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
- ↑ (Gaztelaniaz) Regader, Bertrand. (2019). Síndrome premenstrual: ¿en qué consiste esta afectación?. .
- ↑ Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |