Ibuprofeno
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ibuprofenoa[1] antiinflamatorio ez esteroideoa da, eta antipiretiko gisa erabiltzeaz gain, buruko mina, hortz-haginetako mina, muskuluetako mina (mialgia), hilekoaren ondoeza, oinaze neurologiko arina, sukarra eta kirurgia ondorengo mina tratatzeko erabiltzen da. Hantura-prozesuak tratatzeko ere erabiltzen da, artritisetan esaterako[2].
Disolbagarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uretan ez da ia disolbatzen; 1 mg baino gutxiago disolbatzen da 1 ml uretan (< 1 mg/ml). Disolbatzaile organikoetan (etanolean edo azetonan) disolbatzen da.
Toxikotasuna gizakiengan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sintomen larritasuna aldatu egiten da hartu den dosiaren arabera eta hartu ondorengo denboraren arabera. Hala ere, pertsona bakoitzak dosiarekiko duen tolerantziak paper garrantzitsua jokatzen du.
Dosia eta nola hartu[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elikagaiekin batera hartzea gomendatzen da. Sendagileak zehaztu behar du posologia eta kasu jakin batean egin beharreko tratamendua. Hala ere, ohiko dosi gomendatua hauxe da: 325-650 mg parazetamol eta 200-300 mg ibuprofeno 4-6 ordutik 4-6 ordura. Sukarra edo oinaze-sintomak edo/eta hantura-sintomak desagertzen ez badira, dosia handitu daiteke: 600 mg parazetamol eta 400-600 mg ibuprofeno 6 ordutik 6 ordura, betiere eguneko 1.200 mg ibuprofeno gainditu gabe.
Kontrako ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Idorreria
- Beherakoa
- Haizeak edo abdomen-distentsioa
- Zorabioa eta goragalea
- Urduritasuna
- Belarrietako burrunbak
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
- ↑ (Ingelesez) «Ibuprofen Monograph for Professionals» Drugs.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).