Mercedes Colás

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mercedes Colás
Madre de la Plaza de Mayo - 2008.jpg
Maiatzaren Plazako Amakeko deputy chairperson (en) Itzuli

2021
Bizitza
Izen osoaMercedes Colás Irisarri
JaiotzaBuenos Aires1925eko uztailaren 11
Herrialdea Argentina
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaBuenos Aires2021eko apirilaren 21a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea
Izengoitia(k)Porota

Mercedes Colás Irisarri, Porota ezizenaz ezaguna (Buenos Aires, Argentina, 1925eko uztailaren 11 - 2021eko apirilaren 21a) [1]Giza Eskubideen aldeko ekintzaile argentinarra izan zen, Maiatzaren Plazako Amak elkarteko lehendakariordea. [2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mercedes Colás Buenos Aires argentinar hiriburuko Villa Devoto auzoan jaio zen. José Maria Colás eta Honorata Irisarriren bigarren alaba izan zen.

Kolpe militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mercedesen aita igeltseroa eta militante anarkosindikalista zen eta 1930eko kolpe militarraren ostean, José Felix Uriburu-ren diktaduraren jazarpena jasan zuen. Hurrengo urtean familiak –gurasoek, ahizpa nagusiak eta Mercedes berak- ihes egin behar izan zuten herrialdetik heriotza-mehatxuen ondorioz eta Lodosan, (Nafarroa Garaian), aurkitu zuten bizilekua. Porotak 6 urte zituen.

Gerra Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936an, Espainiako Gerra Zibila hasi ondoren, talde faxistek bere aita, Espainiako Bigarren Errepublikako ekintzailea, Tuteran fusilatu egin zuten. 11 urterekin Mercedes, iraultzaile baten alaba zela identifikatua gera zedin, ilea moztu eta kaskamotz utzi zuten.[3]

1939. urtean, 14 urte besterik ez zituen arren, Argentinara bueltatu zen, heriotza mehatxuen beldur, bere ama Honorata eta bi neba-arrebekin. Handik laster ezagutu zuen Francisco Meroño eta 19 urterekin berarekin ezkondu zen. Urte bete beranduago, 1946ko ekainaren 4an bere alaba bakarra jaio zen, Alicia Norma Meroño.

Maiatzaren Plazako Amak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978ko urtarrilaren 5ean, 31 urte zituela, Alicia, Mercedesen alaba, bere etxean bahitu zuten, Buenos Airesko Hiri Autonomoko Benito Juárez 4285 kalean. Desagertuta dago harrezkero. Dibortziatuta zegoen eta 3 seme-alaba zituen, Martín, Patricia eta Leandro. 8 hilabete beranduago, beste behin familia tragedia bat jasan ondorengo depresioaren ostean, Mercedes Colásek Maiatzaren Plazako Amak biltzen diren tokira hurbildu zen eta osteguneroko martxan parte hartu zuen lehen aldiz. Harrezkero, elkartean aktiboki parte hartzen du.[4]

Munduko liderrekin bilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteko aktibista bezala eta bere kideekin batera munduko hainbat líderrekin bildu zen, besteak beste; Fidel Castro, Yaser Arafat, Marcos komandanteordea, Lula da Silva, Evo Morales, edota Rafael Correarekin.[5]

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011n, Memorian egunean, Ahaztuak eta Askapena taldeek frankismoaren eta argentinar diktaduraren biktimei eskainitako omenaldia jaso zuen Lodosan. [6] [7]
  • 2016an Lodosako bibliotekak herriko ospetsu izendatu zuen. [8] [9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gerindabai. (2021-04-22). «Gerinda Bai: MUERE EN ARGENTINA LA LODOSANA MERCEDES COLÁS IRISARRI, VÍCTIMA DEL ODIO FASCISTA EN TRES GENERACIONES SEGUIDAS» Gerinda Bai (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  2. humans.txt. «“El amor puede más que el odio, por eso somos revolucionarias”» Revista Cítrica (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  3. «Desaparecidos en Argentina - Testimonios: María de las Mercedes Colás de Meroño» www.desaparecidos.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  4. (Gaztelaniaz) «Madres de Plaza de Mayo cumplen 40 años de lucha por la memoria y la vida» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  5. (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2007-04-29). «Las historias desconocidas de las Madres de Plaza de Mayo» www.clarin.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  6. [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20111024/298934/es/Homenaje-Mercedes-Colas-victima-franquismo--dictadura-argentina/ «Homenaje a Mercedes Col�s, v�ctima del franquismo y de la dictadura argentina - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  7. http://ahaztuak1936-1977.blogspot.com/2011/10/la-memeoria-historica-no-tiene.html
  8. https://www.bibliotecaspublicas.es/lodosa/bpes_colaborar.htm
  9. Egaña, Iñaki. (2016-09-27). «A 80 años de la barbarie franquista» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]