Lula da Silva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lula da Silva
Luiz Inácio Lula da Silva.jpg
Brasilgo presidente

2003ko urtarrilak 1 - 2011ko urtarrilak 1
Fernando Henrique Cardoso - Dilma Rousseff
Brasilgo diputatu

Bizitza
Jaiotza Caetés (Pernambuco)1945eko urriaren 27a (72 urte)
Herrialdea  Brasil
Familia
Ezkontidea(k) Maria de Lurdes da Silva  (1969 -  1971)
Marisa Letícia Lula da Silva  (1974 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta sindikalista
Lantokia(k) Brasilia
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Langileen Alderdia
IMDb nm1300752
http://www.institutolula.org/
Signature of Luiz Inácio Lula da Silva.svg

Luiz Inácio Lula da Silva edo Lula da Silva (Caetes, Pernambuco, 1945eko urriaren 27a-) politikari brasildarra eta Partido dos Trabalhadores (PT) alderdi sozialistako kidea da. 2003an Brasilgo presidente bilakatu zen. 2011n utzi zuen kargua eta Dilma Rousseffek hartu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan hainbat lan egin zituen, kale saltzaile, mezulari, eta abar aritu zen. Hamalau urte zituela tornulari eta mekaniko ikasketak egiten hasi zen, baina utzi egin zituen eta meatzaritza enpresa batean hasi zen lanean. Lan horretan egon zen 1975 arte. Urte horretan San Bernardo del Campo eta Diademako metalgintzako sindikatuko buru hautatu zuten. 1980an, beste hainbat sindikalistarekin batera, Langileen Alderdia osatu zuen, marxista muturrekoen hainbat joera biltzen zituena. Langileen alderdia, Internazional Sozialistako kidea da; bestalde, Langileen Zentral Bakarra sindikatua sustatu zuen. 1978an metalgintzako langileen greba bat zuzendu zuen gobernuaren kontra. Handik gutxira espetxeratu egin zuten, eta kendu egin zuten sindikatuko kargutik. 1980. urtearen hasieran libre utzi zuten, eta urte horretan bertan, Sao Pauloko industriaguneetan izan ziren greba nagusietako buru izan zen. Hiru urteko espetxe zigorra jarri zioten, baina behin-behineko askatasuna eman zioten. 1982an laugarren izan zen Sao Paulo estatuko gobernurako hauteskundeetan, eta 1986an boto gehien izan zituen diputatu federala izan zen. 1988ko udal hauteskundeetan Langileen Alderdiak Sao Paulon irabazi zuen. Lehendakaritzarako hauteskundeetan irabazteko zorian egon zen, baina Fernando Collor de Melok lortu zuen garaipena. Gogor egin zuen Collor presidentearen kontra, eta ustelkeria leporatu zion. 1994ko lehendakaritzarako hauteskundeetan ere galdu egin zuen, bigarren aldiz, Fernando Henrique Cardosoren kontra. 2003. urtean, aldiz, irabazi egin zituen hauteskundeak, presidente bilakatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lula da Silva Aldatu lotura Wikidatan