Edukira joan

Merovingiar leinua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merovingiar leinuak finkatutako Frankoen Erresuma.

Merovingiar[1] leinua (latinez Merovingi, antzinako anglosaxoiz Merewīowing) V. eta VIII. mendeen artean egungo Frantzia, Belgika, eta Alemaniaren zati batean gobernatu zuen leinu frankoa izan zen. Leinuaren sortzailea Meroveo buruzagi frankoa izan zen eta lehendabiziko erregea Klovis I.a (481511).

Meroveoren ondorengoa zen Klovis (481-511) izan zen frankoen lehen erreinuaren sortzaile eta bateratzailea. Errege hori kristau egin zen, bere herriarekin batera, 496an, eta ia Galia guztia izan zuen bere eskuetan. Egin zuen testamentuaren ondorioz, bere semeen artean banatu zen erresuma. Hala ere, merovingiar erregeek Burgundia eta Germania menderatu zituzten. 558561 bitartean Klotario I.ak erresuma batzea lortu zuen[2].

Beste merovingiar errege aipagarri bat Dagoberto I.a (629-638) izan zen, hainbat urtez bereizirik egon ostean, erresuma frankoak batu zituena[2]. Dagoberto hil ondoren, dinastiak behera egin zuen, eta denbora pasa ahala erregeen maiordomoak benetako errege bihurtu ziren. 751n, gorteko maiordomoa zen Pepin Laburrak (Karlos Martelen semeak) merovingiar erregeen aginteari amaiera eman zion, Txilderiko III.a kargutik kenduz. Era horretan Karolingiar leinuaren agintaldia hasi zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Merovingiar» EHU-Egungo Euskal Hiztegia
  2. a b «The Franks» Historyfiles.co.uk


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]