Mesedeetako Andra Mariaren eliza (Getxo)
Mesedeetako Andra Mariaren eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Areeta |
Koordenatuak | 43°20′N 3°01′W / 43.33°N 3.02°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1886 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Q130427016 Manuel Ignacio Galíndez |
Mesedeetako Andra Mariaren eliza Bizkaiko Getxo udalerriko Areeta auzoan dagoen eliza bat da. Areetako etorbidearen 1. zenbakian dago.
Agirretarrek Getxoko hondartzetan bainuetxea eraiki eta instalakuntzek Europa mailan ere ospea bereganatzea lortu zuten. 1864an Udal Egitasmo Orokorrak jada leku hartan jendearentzako eliza bat behar zela aurreikusi zuen, eta 1880 aldera Areeta deituriko eremuan burges ugarik udaldia igarotzeko etxeak eraikitzen hasi ziren. 1886an kaperaren lehenbiziko harria jarri eta Algortako tenplu gehigarri gisa erabilia izan zen. 1912 tenplua Areetako eliza independente bilakatu zen.
1936ko Gerra Zibilean Portugaletetik frankisten jazarpenetik ihesi etorritako anarkistek gaualdera Bizkaiko Zubia eta Antolin hotela leherrarazi, eta eliza eta 30 etxeri su eman zieten.[1]
-
Aurrealdea.
-
Barnealdea.
-
Aireko ikuspegia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]