Metrika (olerkigintza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau olerkigintzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Metrika (argipena)».

Literaturan, metrikak olerkietako erritmoa eta ahoskera edo prosodiazko beste zenbait elementu nola osatzen diren aztertzen ditu. Zehatzago, erritmozko segida batean, olerkia esaterako, errepikapen ziklikoaren egitura finkoa da metrika. Zentzu hertsiagoan, bertso baten metrika bertsoaren neurria edo bertsoa osatzen duten silaba segida eta kopurua da, silaba luzeak eta laburrak bereiziz.

Metrikak bertsolaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaritzan, neurri kontzeptua erabiltzen da metrika ordez. Horrela adibidez, zortziko handian bertsoak lau neurtitz ditu eta horietako bakoitzak 18 silaba eta bi etenaldi ditu.

Zortziko handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ai-ta se-me-ak / ta-ber-nan dau-de // A-ma a-la-bak jo-ko-an
1...2....3...4...5./.6...7....8......9...10 //  1..2...3..4...5...6..7...8

Lau aldiz errepikatzen da egitura hori:

Aita semeak tabernan daude (10)

Ama-alabak jokoan (8)

Aita semeak tabernan daude (10)

Ama-alabak jokoan (8)

Berriz ikusi beharko dugu (10)

Behi gizena auzoan (8)

Berriro ere ez da faltako (10)

Trapu zaharrik kakoan (8)

Zortziko txikia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortziko txikiak 13 silaba ditu eta etenaldi bakarra zazpigarren silabaren ondotik.[1]

Ma -- ri -- txu, no -- ra zo -- az // e -- der ga -- lant ho -- ri?
1.......2....3.....4......5....6......7 // 1....2......3......4.....5......6

Lau aldiz errepikatzen da egitura hori:

Maritxu, nora zoaz (7)
eder galant hori? (6a)
Iturrira, Bartolo, (7)
nahi baduzu etorri.(6a)
Iturrian zer dago? (7)
Ardotxo txuria. (6a)
Biok edango dugu (7)
nahi dugun guztia.(6a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.