Miami Platja

Koordenatuak: 41°00′35″N 0°56′23″E / 41.0097°N 0.9397°E / 41.0097; 0.9397
Wikipedia, Entziklopedia askea
Miami Platja
biztanle entitate bakarra
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaTarragonako probintzia
Eremu funtzionalaCamp de Tarragona
EskualdeaBaix Camp
Kataluniako udalerriaMont-roig del Camp
Geografia
Koordenatuak41°00′35″N 0°56′23″E / 41.0097°N 0.9397°E / 41.0097; 0.9397
Map
Demografia

Miami Platja edo La Platja de Mont-roig Kataluniako herri bat da, Mont-roig del Camp udalerriko kostaldeko inguru urbanizatua, Mont-roigeko alde zaharretik 20 kilometrora kokatuta dagoena. Kostaldean geratzen da Cambrils eta L'Hospitalet de l'Infant herrien artean, Llastres ibaiak bereizirik gertuen duen Hospiteletetik.

Oporretako apartamentu, urbanizazio eta txaletek osatzen dute batez ere herria, hotel gutxi batzuekin, eta jarduera komertzialak eta zerbitzuak N-340 errepide nazionalaren inguruan kontzentratzen direlarik. Bere kostaldea kala txiki eta hondartza garrantzitsu batek osatzen dute, Crystal Beach delakoak, Ur garbia izan ohi da, eta zenbait hondartzak daukate bandera urdina.

1952an hasi zen eraikitzen Miami Platja Marcel·lí Esquius i Garciaren ekimenez, erreferentzia eginez Floridako Miami Beach delakoari, Miami Playa gaztelaniazko formarekin orduan. Baina Miami ez da inondik ere toponimo autoktonoa. Institut d'Estudis Catalans erakundeak gomendatzen du La Platja de Mont-roig izena erabiltzea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]