Michelle Samba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michelle Samba

Bizitza
JaiotzaLeeuwarden1990eko abuztuaren 21a (33 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Musika instrumentuabaxua
bateria

Michelle Louise Samba (Ljouwert, 1990eko abuztuaren 21a) musikagilea da.

Bizitza eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michelle Leeuwardengo Meenthe izeneko auzoan jaio zen, Herbeheretan. Boazumen hazi zen harrera familia batean, eta han bizi izan zen sei eta hamasei urte bitartean. Bertan, Margreet Enequistek zuzendutako dantza herrikoien talde baten parte zen. Bogerman izeneko bigarren hezkuntzako eskola kristau batera joan zen Snitsen, non danbor eskolak jaso zituen Arjen Oosterhavenen eskutik. Ondoren, Pop-a eta Media ikasi zituen Leeuwardenen, gaur egun D 'drive deitzen den gunean, eta soinu diseinuko ikastaro bat egin zuen. Azkenik, Leeuwardengo pop kulturaren akademiara joan eta 2017an graduatu zen.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michelleren karrera De Bärnde izeneko klezmer motako talde batean hasi zen, Carel van Leeuwenekin batera. 2016an, Michellek bere kontzerturik esanguratsuena egin zuen Toppers abeslarien taldearentzako, perkusionista gisa arituz hiru egunez. Pop kulturaren akademian ikasketak amaitu zituenean, kolaborazio asko egin zituen Claudia de Breijekin; baita baxua jo ere 2019ko hitzaldi batean. Hortaz gain, bateria, baxua eta ahotsa egin zituen 2020. urtean #NU izeneko antzerki ikuskizun batean. Emanaldi horren ondoren, disko bat grabatu zuen eta abesti batzuk idatzi zituen. 2021ean, Claudia de Breij-ek zuzendutako NPO3 kateko "Safe Cave" programan Michelle izan zen Abdelhadi Baaddi-rekin batera musikagilea.

Musikaz gain, Michellek "Buiten is het Feest" eta "Hier zijn wij" dokumentalak egin zituen.

Halaber, olerkiak ere idatzi ditu. Horietako bi Visit Frieslandeko webgunean aurki daitezke, “Wjerspegele” proiektuaren barruan. Leeuwardengo udaletxearen kanpoko horma batean bere poema baten aipamena dago: "Eguzkiari elkarrekin begiratzen diogu".

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michelleren ama Dokkumeko frisiar bat zen, 1993an hil zena, Michellek 3 urte soilik zituenean. Aita, Kongoko Errepublikan jaioa, frantsesa da eta Parisen bizi da. Michelle Amsterdamen bizi da gaur egun, haren musika ekoizpena sustatuz.