Ljouwert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ljouwert (frisieraz)
Leeuwarden (nederlanderaz)
Herbehereak Herbehereetako udalerria
Waag, Leeuwarden 1614.jpg

Leeuwardengo bandera

Coat of arms of Leeuwarden.svg

Administrazioa
Estatua  Herbehereak
Probintzia  Frisia
Postakodea 8900–8939, 8900
Kokapena
Koordenatuak 53° 12′ 00″ N, 5° 47′ 00″ E / 53.2°N,5.7833333333333°E / 53.2; 5.7833333333333Koordenatuak: 53° 12′ 00″ N, 5° 47′ 00″ E / 53.2°N,5.7833333333333°E / 53.2; 5.7833333333333
Ljouwert hemen kokatua: Herbehereak
Ljouwert
Ljouwert
Ljouwert (Herbehereak)
Azalera 84,11 km²
Demografia
Biztanleria 91.724 bizt (2006)
Dentsitatea 1.090,52 bizt/km²
Bestelako informazioa
http://www.leeuwarden.nl/

Ljouwert (nederlanderaz Leeuwarden) Friesland probintziako hiriburua da, Herbehereetako iparraldean kokatua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ljouwertek 1435an lortu zuen hiri estatutua, baina 1000 urtea baino lehen ere bizi zen bertan jendea. Egin diren indusketetan K.a. II. mendeko aztarnak agertu dira Oldehove dorrearen inguruetan. Middelzee ondoan kokatua, merkataritza-gune garrantzitsua izan da XV. menderarte.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Ljouwert, 1971–2000)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12.6 14.4 20.4 26.0 28.7 32.5 31.4 32.8 29.1 23.8 16.4 14.2 32.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4.6 5.1 8.3 11.4 15.9 18.1 20.3 20.8 17.6 13.4 8.7 5.8 12.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.4 2.5 5.0 7.4 11.6 14.3 16.4 16.6 13.9 10.1 6.1 3.6 9.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.2 -0.4 1.6 3.2 6.9 9.8 12.2 12.0 9.8 6.6 3.3 1.1 5.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -19.9 -16.3 -16.3 -5.9 -1.7 1.3 5.7 5.4 2.0 -6. -14.2 -19.2 -19.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 66 42 59 38 51 69 64 60 82 78 84 73 767
Iturria: Knmi.nl[1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen zenbait monumentu:

  • Kantzileria (Kanselarij)
  • de Waag, merkatalgune zaharra
  • Oldehove dorre okerra, Pisako dorrea baino inklinatuagoa.
  • San Bonifazioren eliza (Sint Bonifatiuskerk), Herbeheretako eraikin neogotiko garrantzitsuenetako bat.

Ljouwerten bada antzoki bat(De Harmonie) eta zenbait museo, esaterako: frisiar museoa (Het Fries Museum), Natur museoa (Natuurmuseum Fryslân) eta literatura-museo frisiarra (Frysk Letterkundich Museum). Hiriaren inguruentan kokatzen da Herbeheretako aire-armadaren basea ere.

Ljouwerten egiten da Herbeheretako ganadu-feria handiena; Asentzio egunean lore-merkatu handia egiten da. Bestalde, izotz gaineko patinaje-lasterketa ezagun bat (Elfstedentocht) bertan egiten da.

Leeuwardengo herritar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Knmi.nl . Noiz kontsultatua: 18 March 2011 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ljouwert Aldatu lotura Wikidatan
Photo satellite de Leeuwarden