Midleton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Midleton
Mainistir na Corann
Four Provinces Flag.svg Irlanda
Jameson's Old Distillery, Midleton - geograph.org.uk - 493495.jpg
Administrazioa
Estatua  Irlandako Errepublika
Probintzia  Munster
Konderria Flag of the counties of Cork, Derry and Louth.svg Cork konderria
Geografia
Koordenatuak 51° 54′ 32″ N, 8° 10′ 29″ W / 51.9088°N,8.1747°W / 51.9088; -8.1747Koordenatuak: 51° 54′ 32″ N, 8° 10′ 29″ W / 51.9088°N,8.1747°W / 51.9088; -8.1747
Altuera 5 metro
Demografia
Biztanleria 12.496 (2016)
Bestelako informazioa

Midleton (irlanderaz Mainistir na Corann), Irlandako Corkeko konderrian dagoen laugarren herri populatuena da. Cork hiriburutik 22 kilometro ekiladera kokatzen da eta 12.001 biztanle ditu (2011).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barry Fitz Gerald buru zuten normandiarrek 1180an abatetxe bat eraiki zuten bertan, Borgoinako monje zistertarrek populatu zezaten. Chore Abbey eta Castrum Chor izenez ezagutu izan zen abatetxea, irlanderazko cora hitzak ur-presa esan nahi baitu eta hortik dator gaur egungo herriaren izena, Mainistir na Corann ("presa ondoko monasterioa"). Izan ere, ondoan igarotzen den Owenacurra ibaia (Abhainn na Cora) presaz josita baitago bere ibilbidean.

XVII mendean herriari Middleton izena ematen hasi zitzaion, izan ere Cork eta Youghal artean zegoen herria baitzen. 1670an merkatua antolatzeko eta posta geltokia izateko eskubideak lortu zituen eta 1696an Midleton College eskola pribatua sortu zen.

Destilategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1825ean Cork Distilleries destilategia ezarri zen herrian, 1967tik aurrera Irish Distilleries barnean sarturik dagoena. Mundu mailan ezaguna den Jameson Irish Whiskey ekoizten da bertan, baita Paddy Irish Whiskey ere. Munduko alanbike handiena dago bertan, 140.000 litro hartzen dituena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Midleton Aldatu lotura Wikidatan