Edukira joan

Bandon

Koordenatuak: 51°44′49″N 8°44′33″W / 51.7469°N 8.7425°W / 51.7469; -8.7425
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bandon
Droichead na Bandan
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Cork konderria
Geografia
Koordenatuak51°44′49″N 8°44′33″W / 51.7469°N 8.7425°W / 51.7469; -8.7425
Map
Altuera30 metro
Demografia
Biztanleria6.957 (2016)
Bestelako informazioa

Bandon (irlanderaz Droichead na Bandan, euskaraz Bandongo zubia esan nahi du) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen Cork konderriko hiri bat da. 2011. urtean 6.640 biztanle zituen. Bandon sarritan West Corkeko Atea ezizenaz izendatu ohi da.

Munsterraren kolonizazioaren garaian, 1588an Phane Beecher londondarrak Castlemahon jaurerria eskuratu zuen eta Henry semeak 1604ean Bandon herria sortu zuen kolonizatzaile protestanteak soilik bizi zitezen bertan. Horretarako harresi sendoak altxatu zituen inguruan. Herria Bandon ibaiaren bi ertzetan zabaltzen zen, hortik bere izena.

XIX mendean industria iritsi eta nabarmen hazi zen herria. Destilategiak alde batetik eta kotoi eta arto errotak bestetik izan ziren ezarri ziren jarduerak. Allmanen destilategiak esate baterako 600.000 galoi whiskey (2'2 milioi litro inguru) ekoitzen zituen urtero.

Irlandar Independentzia Gerran Bandon oso protestantea eta unionista zen eta asko sufritu zuen, IRAk asko exekutatu zituen eta beste askok alde egin behar izan zuten.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]