Midwayko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Midwayko gudua
Ozeano Bareko FronteaBigarren Mundu Gerra
Midway Atoll map.svg
Midway atoloiaren mapa.
Data 1942ko ekainaren 4tik 7ra
Lekua Midway atoloia (AEB)
Emaitza Estatubatuarren garaipena
Kokapena 28° 12′ N, 177° 21′ W / 28.2°N,177.35°W / 28.2; -177.35Koordenatuak: 28° 12′ N, 177° 21′ W / 28.2°N,177.35°W / 28.2; -177.35
Gudulariak
 AEB  Japonia
Buruzagiak
Chester W. Nimitz
Frank J. Fletcher
Raymond A. Spruance
Yamamoto Isoroku
Kondo Nobutake
Nagumo Chūichi
Yamaguchi Tamon
Ryusaku Yanagimoto
Galerak
307 hildako 3.057 hildako

Midwayko gudua Bigarren Mundu Gerran, Asian egondako guda garrantzitsu bat izan zen. 1942ko ekainaren 4tik 7ra, eta Japonia eta Ameriketako Estatu Batuetako armadek parte hartu zuten. Guduaren izena Midway Atoloiatik datorkio. Japoniar gudarosteak galdu zuen lehenengo guda izan zen eta bertan 4 hegazkin-ontzi galdu zituen (Akagi, Kaga, Hiryu eta Soryu). Estatubatuarrek, ordea, Yorktown hegazkin-ontzia bakarrik galdu zuten. Guda erabakigarri honetatik aurrera Japoniarrek itsasoan zuten nagusitasuna betiko galdu zuten. Ondorioz, Japoniarren konkistek ez zuten aurrera egin eta AEBk aldiz, Japoniar Inperioaren aurka burutzen zituen erasoaldiek gero eta indar gehiago izan zuten.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pearl Harborreko ekintzarekin hasi zen Bigarren Mundu Gerran Ozeano Barea frontea deitzen zaiona. Hasieratik Isoroku Yamamoto Almirantearen estrategia Estatu Batuetako hegazkin-ontziekin amaitzea zuen helburu nagusia. Pearl Harboren ez zuen hori lortu hegazkin-ontziak kaian ez zeudelako, ondorioz, japoniarrek nahi zuten gudu erabakigarria (kessen kantai japonieraz) ezin izan zuten burutu. Hala eta guztiz, "gudu erabakigarria"ren kontzeptua ez zuten ahaztu gerra osoan.

1942 apirilaren 18an, James H. Doolittle estatubatuar teniente-koronelak Tokio eta Japoniako beste hiri batzuk bonbardatu zituen. Japoniarren ustetan erasoezina zen bere hiriburua, eta erasoaren ondorioz neurriak hartzea erabaki zuten hori berriro gerta ez zedin. Tokioko erasoa, B-25 bi motordun hegazkinekin burutua izan zen eta japoniarrek era okerrean bada ere horrelako erasoaren jatorria uharte batetik izan behar zela pentsatu zuten. Japoniarren usteen arabera, bi motordun hegazkinek ezin zuten operatu hegazkin-ontzi batetik, nahiz eta izatez Hornet hegazkin-ontzitik aireratu izan.

Eraso horrek Yamamotori behar zuen aitzakia eman zion. Aspaldi planeatuta zuen Midway uharteetako inbasio, inbasio honekin base aurreratua lortu nahi zuten, babeserako perimetroa zabaldu eta gudu erabakigarria (kessen kantai) lortzea Estatubatuarrek irlak defendatzen saiatzen baziren.

Kontuan hartzekoa da ere koral Itsasoko gudua 1942 maiatzean izan zela. Guda horren ondorioz Japoniako bi hegazkin-ontzi modernoenak (Shokaku eta Zuikaku) ezin izan zuten parte hartu Midwayko guduan, horietako bat txikizio ugari zituelako Estatubatuen hegazkinen erasoen ondorioz eta guduan galdutako hegazkinen tripulazio berria itsasgudarako teknikak ikasteko denbora nahikoa izan ez zutelako. Ondorioz, hegazkinetako pilotu asko ez zuten behar bezalako prestakuntza.

Kontuan izan behar da baita ere AEBk bazekiela noiz, zenbat eta nola egingo zutela erasoa japoniarrek. Informazio hau Code Talkers delako gizonei esker izan zuten amerikarrek.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Midwayko gudua Aldatu lotura Wikidatan