Edukira joan

Migel Irigarai Gorria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Migel Irigarai Gorria


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
JaiotzaAzkoien, 1850
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMálaga, 1903 (52/53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista

Migel Irigarai Gorria (gaztelaniaz: Miguel Irigaray) (Azkoien, 1850eko irailaren 29a-Málaga, 1903ko abenduaren 3a) Nafarroa Garaiko abokatu eta politikari karlista izan zen. Espainiako politikan aritu zen.

Gurasoak azkoiendarrak ziren: Anselmo Irigarai eta Eusebia Gorria. 1862an Iruñeko Apaiztegian sartu zen, baina, osasun arazoak zirela eta, ezin izan zen apaiztu. Bigarren Karlistaldian Nafarroako Gerra Batzorde Karlistako idazkaria izan zen, eta borroka amaitu eta urtebetera abokatu egin zen.

Abokatu gisa, lehenik, Tafallan jardun zuen, baina 1889an bere langela Madrilera lekualdatu zuen, eta han abokatu garrantzitsuenen artean agertu zen hitz egiteko gaitasunari esker. «Katolikoen Batasuna» hautagaitzan, 1896ko hauteskundeetan, Tuteran gorteetan diputatu izan zen, eta urte horretan Cerralboko markesarekin, Solferinoko dukearekin eta beste diputatu karlista batzuekin manifestu bat sinatu zuen, errepublikarrek egin zuten bezala, protesta gisa Gorteak uzteko mehatxu eginez. Bere politika beti elizaren aldekoa izan zen eta defenditu zituen jarrerak kontserbadoreen eskuin muturrean egokitzen zen.[1]

Madrilgo Zirkulu Karlistako presidenteordea izan zen, eta, bertan, Historia, Marina eta Ogasuneko gaiei buruzko hitzaldiak eman zituen. Gainera, Madrilgo El Correo Españolen ohiko kolaboratzailea izan zen. Egunkari tradizionalista garrantzitsua zen, eta abokatu gisa behin baino gehiagotan defendatu zuen auzitegietan.[2] Iruñeako La Avalancha bezalako egunkarietan ere kolaboratu zuen.[3]

Biriketako gaixotasun baten ondorioz, Malagan igarotzen zituen neguak, hango klima egokiago baitzizaion. Han, 1903ko amaieran, hil zen.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]