Miguel Díaz-Canel
Itxura
Miguel Mario Díaz-Canel Bermúdez (Placetas, Villa Clarako probintzia, 1960ko apirilaren 20a - ), kubatar ingeniari eta politikaria da. Gaur egun Kubako presidentea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komunisten Batasun Gaztean sartu zen gazte zela, eta hortik salto egin zuen lehen kargu garrantzitsura: 1994 eta 2003 artean, Villa Clara probintziako alderdiaren burua izan zen, jarduna beste hainbat kargurekin uztartuz. Urte horietan hartu zuen sona handien PCCko buruzagien artean, eta horrek ahalbidetu zion alderdiaren Politburora igotzea —PCCren botere exekutiboa da, hamalau kidek osatua—. 2009. eta 2012. urteen artean Goi Hezkuntzako ministro izan zen, ostera Kubako presidenteorde izateko.[1] 2018ko apirilaren 19an Kubako presidente hautatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Díaz-Canel |
- ↑ Perez Zala, Ander. (2018-04-20). «Boterearen eskaileran gora 30 urtez» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Artikulu hau Kubako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |