Edukira joan

Mike Tyson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mike Tyson

Bizitza
JaiotzaBrooklyn1966ko ekainaren 30a (58 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Robin Givens  (1988 -  1989ko otsailaren 14a)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria, aktorea, ahots-aktorea, autobiografialaria eta podcasterra
EntrenatzaileaCus D'Amato (en) Itzuli
Pisua109 kilogramo
Altuera179 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBaptismoa

miketyson.com
IMDB: nm0005512 Allocine: 36404 Rottentomatoes: celebrity/mike_tyson TCM: 361358 Metacritic: person/mike-tyson TV.com: people/mike-tyson IBDB: 493058
Facebook: miketyson Twitter: MikeTyson Instagram: miketyson Youtube: UCdtNjOwfQpgVK0FyOeLyzrg TikTok: miketyson Spotify: 5MCgysjFa88X9uVFMKHbDe Musicbrainz: 3625be6b-89b4-41bc-b70f-3340453e5201 Songkick: 787693 Discogs: 1224611 Allmusic: mn0001012270 Edit the value on Wikidata

Michael Mike Gerard Tyson, baita Malik Abdul Aziz[1] izenez ere ezaguna (1966ko ekainaren 30a, Brooklyn, New York) estatubatuar boxeolari ohia da. 1980ko hamarkadan birritan munduko pisu astunen txapelketa irabazi zuen; gainera, lehenbiziko aldian titulu hori irabazi zuen boxeolaririk gazteena izan zen. Askoren iritziz, garai guztietako boxeolari handienen artean sailkatuta dago[2].

Hogei urte zituela, munduko txapelketa irabazi zuen, eta 1980ko hamarraldiaren bukaeran boxeoko izarra izan zen. 1986an, hogeita zortzigarren garaipena lortu zuen Las Vegasen, Trevor Berbick kanadarra KO utzi zuenean. Munduko pisu astuneko txapeldun gazteena bihurtu zen horrela. 1987an Tony Tucker estatubatuarra garaitu zuenean, munduko boxeoa zuzentzen zuten hiru erakundeek, WBA, WBC, IBFk alegia, txapeldun zela onartu zuten.

1988an Larry Holmes garaitu zuen, besteak beste, eta bazirudien Tysonek ez zuela kontrakorik. Baina, 1990ean, ez zen oso ondo prestatu Tokion aritzeko, eta James Buster Douglasek KO utzi zuen Tyson. Hala, galdu egin zituen bere tituluak. 1992an emakume bat bortxatu nahi izan zuelako salaketa egin zioten[3]; epaitu, eta sei urteko espetxe-zigorra eman zioten. 1995ean jokabide zintzoa izateagatik libre utzi zuten. Islamari lotu zitzaion[4], eta helburu bakar bat zuen buruan: pisu astuneko titulua berreskuratzea.

1996an WBCk munduko txapelduntzat hartu zuen Frank Bruno britainiarra garaitu zuenean[5]. Urte horretan bertan, Evander Holyfielden kontra borrokatu zen, eta Holyfieldek garaitu zuen. Handik urtebetera mendekua hartzeko aukera izan zuen; Tysonek Holyfieldi belarrian ausiki egin zionez[6], deskalifikatu egin zuten. Urte eta erdiz ezin izan zen borrokatu, 1999 arte, baina urte hartan bertan, espetxera bidali zuten bigarrenez, auto-istripu bat eragin zuen borroka batengatik. Handik sei hilabetera kaleratu zuten.

Mike Tyson behin baino gehiagotan saiatu zen gerora munduko txapeldun izaten, baina espetxetik irten zenetik ez zuen garaipenik lortu. 2003an, bere karreran zehar 300 milioi dolar inguru irabazi ondoren, sosik gabe zegoela onartu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Mike Tyson» Biography (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  2. (Ingelesez) Eisele, rew; Time, rew Eisele is a boxing writer who has covered the sport for; TV, Inc He also hosts; Process, Radio Sports Talk Shows Our Editorial; Eisele, rew. «The 50 Greatest Boxers of All Time» LiveAbout (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  3. Tyson, Mike. (). Toda la verdad. (1ª ed. argitaraldia) Duomo, 13 or. ISBN 978-84-16261-41-3. PMC 937763568. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  4. Tyson, Mike. (). Toda la verdad. (1ª ed. argitaraldia) Duomo, 275 or. ISBN 978-84-16261-41-3. PMC 937763568. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  5. Tyson, Mike. (). Toda la verdad. (1ª ed. argitaraldia) Duomo, 295 or. ISBN 978-84-16261-41-3. PMC 937763568. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  6. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2004-01-09). «Holyfield perdona a Tyson por el mordisco en la oreja» AS.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]