Mikel Essery

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Essery
Bizitza
JaiotzaZarautz, 1953
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaYemen2007ko uztailaren 2a (53/54 urte)
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta bidaiaria

Mikel Essery Arruti (Zarautz, Gipuzkoa, 1953 - † Mareb, Yemen, 2007ko uztailaren 2a) irakasle eta bidaiari euskalduna zen. Al Kaidak burututako[1] atentatu batean hil zen, Magie Alvarez eta Mariasun Vitorica euskaldunekin batera.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadan Euskadiko Mugimendu Komunistako kide ere izan zen. Inoiz atxilotu ez bazuten ere, noizbehinka ihes eginda egon izan zen. 1980ko hamarkadatik aurrera, irakasle lanetan aritu zen eta denbora librea bidaiatzeko erabiltzen zuen. Lehendabizi Berastegin eta azkenik Donostian irakasle izan zen. 2006an, Intxaurrondoko Hegoa ikastolan eszedentzia eskatu zuen, besteak beste, Yemenera bidaiatzeko. Brasil eta Ameriketako Estatu Batuetan ere egon izan zen Yemenera joan baino lehen. Azkenik, 2007ko uztailaren 2an, hamahiru lagunek osatutako turista-talde baten aurkako atentatuan hil zen Yemengo Mareb probintzian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]