Mikel Morris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mikel Morris
Bizitza
Jaiotza Denver1957ko martxoaren 24a (60 urte)
Lanbidea
Lanbidea hiztegigilea eta itzultzailea
Lantokia(k) Zarautz
Lan nabarmenak Morris hiztegiak

Mikel Morris Pagoeta, jaiotzez Michael Morris (Denver, Colorado, AEB, 1957ko martxoaren 24a) euskal herritar hiztegigilea, itzultzailea eta irakaslea da. Munduko hainbat tokitan bizi eta gero (Estatu Batuak, Angola, Finlandia...), Zarautz du bizileku 1984az geroztik.[1] Ingelesaren eta euskararen arteko Morris hiztegien egile delako famatu da.

Euskaltzale sutsua izaki, kritika garratzak egin ohi dizkie zenbait euskal herritarri:[2]

  • Euskalgintzako erakundeei, «espainolari begiratzen dion euskara bat» eratzen dihardutela, eta «Kolon, Kaligula, Eszipion, Joan Kalbino gisako euspañolkeriak» bultzatzen dituztela.
  • Euskarak benetako ofizialtasun osotik kanpora segitzearen aldeko espainolista erradikalenei, beren ustez euskarak «folklorikoa, heraldikoa, potxoloa, landatarra, xelebrea» izan beharko lukeela, «mundu modernoan tokirik izan gabe».
  • Euskara erabiltzen ez duten eusko abertzaleei, «erretorika hutsa» egiten dutela, «ageriko hipokrisia» dela haiena, eta (Deia eta Gara egunkariez ari dela) «La Llamada eta Somos izenburuko egunkariak, zati sinbolikoren bat gaztelaniaz eta gainerakoa euskaraz dakartenak» argitaratzen dituztenean sinetsiko diela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «About Mikel Morris», berak idatzitako curriculuma.
  2. (Ingelesez) Buber's Basque Page: «An Interview with Mikel Morris, Part I», 2008ko udazkena. 2010-09-21ean eskuratua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Colorado
Artikulu hau Coloradoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.