Mila Amurrio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mila Amurrio Vélez» orritik birbideratua)
Mila Amurrio

Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJesus Arpal
Kepa Fernandez de Larrinoa
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (1989ko urriaren 1a -  1992ko urriaren 1a)
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: mila-amurrio-velez

Mila Amurrio Vélez (Gernika,1964 -) euskal soziologo feminista da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da.[1][2] 2021eko martxoa geroztik UEUren talde eragileko kide da.[3]

Unibertsitateko irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean irakaslea da. Soziologia eta Gizarte Langintza sailean irakasle eta ikerlari. Irakaskuntza jarduna garatzen du, euskaraz eta gaztelaniaz, honako gradu hauetan: Soziologian, Gizarte Hezkuntzan eta Zientzia Politikoetan eta Administrazioan; eta, honako graduondo hauetan:  Estudios Feministas y de Género; Tecnología, Aprendizaje y Educación, y Participación y Desarrollo Comunitario.[4]

Ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soziologian doktorea da; Jesus Arpal eta Kepa Fernandez de Larrinoaren zuzendaritzapean 2001ean aurkeztu zuen tesiaren izenburua "Genero, nazio eta nazio hezkuntza ikastoletako irakasleria" izan zen; euskal nazioaren eraikuntzan emakumezkoek nazio-identitatea igortzeko eta zabaltzeko hezkuntzan izandako partaidetza aztertu zuen tesi-lan horretan.[5][6] Azterketa-lana beste edozein nazionalismorentzat ere baliagarria izan zitekeen. Hortik abiatuta izenburu berarekin liburu bat argitaratu zuen 2003an.[7]

Ikasketa feministak eta generokoak Masterraren sustatzaileetariko bat izan zen eta bertako irakaslea da. 2010ean Mari Luz Estebanekin batera editore-lanak egin zituen Feminist challenges in the social sciences (Erronka feministak gizarte-zientzietan) liburua Nevadako Unibertsitatearekin argitaratzeko.[8]

Ikertzaile moduan Parte Hartuz taldeko kidea da.[9] Bere ikerketan genero-ikuspegia txertatzen du eta ildo nagusiak hezkuntza, berdintasuna, aniztasuna, genero-indarkeria, euskara, nazionalismoa, euskal hiritartasuna eta partaidetzaren ingurukoak dira.[10][11] Gai horien inguruan hainbat artikulu idatzi ditu Berria egunkarian.[12][13][14][15]

Europako hezkuntza-sistemen sorrera eta garapen historikoa aztertu ditu, baita euskal kasuak eta haren berezitasun nagusietan. Mila Amurrioren ustez, hezkuntza-sistemak gutxieneko lurzorua eskaini behar luke, herritar guztien gizarte-kohesioari, euskarari, euskal kulturari eta balio demokratikoei begira, ezinbesteko osagaiak baitira. Nahi den kohesio maila hori lortzeko, eskolak homogeneotasunaren eta aniztasunaren arteko oreka bilatu beharko du. Ezagutzaren gizartean bereziki garrantzitsua den helburua gizarte-berdintasuna da, hezkuntza gehiagorekin eta hobearekin lor daitekeena.[16]

Argitalpenak euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021, Oraingo gazteak axolagabe? Gazteen eta politikaren arteko harremanak aztergai.[17]
  • 2020, Parte hartu ala paso egin? Gazteen ikasketa politikoak aztergai.[18]
  • 2015, Unibertsitate-eredu aldaketaren eragina irakasle euskaldunen hizkuntza jarreretan.[19]
  • 2016, Euskal Estatua irudikatzen. Euskal Estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak Euskal Herrian. [20]
  • 2011, Bigarren eta unibertsitateko hezkuntzako ikasleen genero-estereotipoak.[21]
  • 2012, Herritartasuna gogoeta eta praktika feministan.[22]
  • 2012, Genero-ikuspegia herritarren tokiko parte-hartzearen diseinuan Bilboko hirian.[23]
  • 2008, Genero indarkeria Bilboko nerabe eta gazteen bikote harremanetan. [24][25] [26]
  • 2006, Euskal irrati eta telebistetako kazetarien soslai soziologikoa.[27]
  • 1999, Komunitatea eta genero-harremanak J.J. Rousseau-ren pentsamenduan.[28]
  • 1995, Jenero kontzeptuaren inguruko hausnarketak.[29]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mila Amurrio Velez :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  2. «Elkarrizketa: Mila Amurrio. (EHUko Soziologia irakaslea): Gazteei indarkeria psikologikoarekin identifikatzea kostatzen zaie - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  3. Mila Amurrio: “Ilusioz hartu nuen UEUren etengabeko prestakuntzako proiektuetan parte hartzeko gonbita” – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  4. Mila Amurrio | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  5. Vélez, Milagros Amurrio. (). Género, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako irakasleria. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  6. Amurrio Velez, Mila. (2001). «Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako irakasleria. Dokorego-tesia» www.inguma.eus (UPV-EHU) (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
  7. Amurrio, Mila.. ([2003]). Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako irakasleria. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-552-0. PMC 433549102. (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  8. Mari Luz Esteban; Mila Amurrio. (2010). Feminist challenges in the social sciences. Center for Basque Studies, University of Nevada ISBN 978-1-935709-01-5. (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
  9. «Amurrio, Mila - partehartuz - Parte Hartuz Ikerketa Taldea - UPV/EHU» partehartuz (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  10. «Mila Amurrio Vélez - SociologiayTrabajoSocial - Soziologia eta Gizarte Langintza Saila - UPV/EHU» SociologiayTrabajoSocial (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  11. «Mila AMURRIO - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  12. Amurrio, Mila. «EHUn ere ariguneak sortzen» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  13. Urkiola, Mila Amurrio, Amaia Andrieu, Iñaki Antiguedad, Angel Bidaurrazaga, Arantza Diaz de Ilarraza, Gabi Elkoro Aristizabal, Xabier Isasi, Iratxe Retolaza, Maite Urtiaga eta Iñaki Zabaleta. «EHU: Euskal Herrirako Unibertsitatea, gure hautua» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  14. Esnaola, Enekoitz. «Euskal estatuak baditu datuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).[Betiko hautsitako esteka]
  15. Berria. «Herri ekimenaren osagarri den estatua nahi du euskalgintzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).[Betiko hautsitako esteka]
  16. «2020 - XXI. mendeko Euskal Herriak, nolako hezkuntza sistema behar du? - Mila Amurrio / UPV/EHUko Soziologia irakaslea eta ikerlaria, -2021/04/22-Mila Amurrio / UPV/EHUko Soziologia irakaslea eta ikerlaria» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  17. «Oraingo gazteak axolagabe? Gazteen eta politikaren arteko harremanak aztergai - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  18. Larrinaga Renteria, Ane; Zabalo Bilbao, Julen; Epelde Juaristi, Maddalen; Iraola Arretxe, Iker; Odriozola Irizar, Onintza; Amurrio Velez, Mila. (2020-06). Parte hartu ala paso egin? Gazteen ikasketa politikoak aztergai. Parte Hartuz Ikerketa Taldea (UPV/EHU) ISBN 978-84-09-21062-6. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  19. Larrinaga, Ane eta Amurrio, Mila. "Unibertsitate-eredu aldaketaren eragina irakasle euskaldunen hizkuntza jarreretan". Jakin, 207. zbkia. 2015.
  20. «"Euskal Estatua irudikatzen". Euskal Estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak Euskal Herrian» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  21. Renteria, Ane Larrinaga; Basozabal, Elisa Usategui; Vélez, Milagros Amurrio; Loroño, Ana Irene Del Valle. (2011). «Bigarren eta unibertsitateko hezkuntzako ikasleen genero-estereotipoak: eskolari eta bestelako sozializazio guneei begirada» Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza aldizkaria 23 (1): 7–28. ISSN 0214-9753. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  22. Gonzalez, Txoli Mateos; Bilbao, Julen Zabalo; Arretxe, Iker Iraola; Velez, Mila Amurrio; Renteria, Ane Larrinaga; Albizu, Josu Amezaga; Larrinaga, Patxi Juaristi; Bornaetxea, Fito Rodriguez et al.. (2012-11-27). Euskal Estatuari bidea zabaltzen. Herritartasuna eta kultura. UEU ISBN 978-84-8438-422-9. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  23. Renteria, Ane Larrinaga; Velez, Mila Amurrio. (2012-12-31). «Genero-ikuspegia herritarren tokiko parte-hartzearen diseinuan Bilboko hirian» Uztaro aldizkari elektronikoa (Uztaro 83): 91. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  24. » Mila Amurrio - Info7 Irratia. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  25. (Ingelesez) Unceta, Alfonso; Medrano, Concepción. (2010). Equality, Equity, and Diversity: Educational Solutions in the Basque Country. Center for Basque Studies ISBN 978-1-935709-00-8. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  26. «Txostena: Genero indarkeria Bilboko nerabe eta gazteen bikote harremanetan-Informe:Violencia de género relaciones pareja de adolescentes y jóvenes BI» Grupo Coeducación ZUBIAK ERAIKITZEN Hezkidetza taldea 2008-11-19 (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  27. Martín Sabaris, Rosa M.; Amurrio Velez, Mila. (2006). «Euskal irrati eta telebistetako kazetarien soslai soziologikoa» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 58): 29–52. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  28. Vélez, Milagros Amurrio. (1999). «Komunitatea eta genero-harremanak J.J. Rousseau-ren pentsamenduan» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (28): 113–118. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  29. Amurrio Velez, Mila. (1995). «Jenero kontzeptuaren inguruko hausnarketak» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 14): 89–98. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]