Parte Hartuz (ikerketa taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parte Hartuz (ikerketa taldea)
Datuak
Motaikerketa-taldea eta pertsona juridikoa
Jarduera
Honen parteEuskal Herriko Unibertsitatea
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2002
Webgune ofiziala

Parte Hartuz gizarte-zientzien arloko ikerketa-taldea da, UPV/EHUn 2002an eratua. 2020an 40 kide zituen, irakasle edota ikerlari, hainbat diziplinatakoak. Landu dituen gaien artean nagusiak hauek dira: herritarren parte hartzea, nazio-identitatea, ekologia, eta genero ikuspegia.[1]

Parte Hartuz taldearen jarduera ez da akademiko hutsa, herritar parte hartze prozesu eta esperientziak bultzatzen eta bideratzen aritzen baita Euskal Herrian.

Prestakuntzarako eskaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parte Hartuz-ek prestakuntza akademikoan jarduera nabarmena du. Arlo honetan azpimarragarria da gutxienez 12 urteetan izan duela lotura Partaidetza eta Komunitate-Garapena Unibertsitate master ofizialarekin eta 7 urtetan Euskal Nazionalismoa XXI. Mendean master ofizialean Horrez gain, EHUko beste master ofizial batzuetan ere parte hartzen du: Gobernantza eta Politika Ikasketak, Globalizazioa eta Garapena, Garapena eta Nazioarteko Lankidetza, eta Ikasketa Feministak eta Generokoak.

Ikerketa ildoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herritarren parte hartzea. Parte-hartzezko demokrazia eta horren gainean sortutako esperientziak.
  • Feminismoak eta demokrazia. Demokrazia ereduak aztertzen ditu, ikuspegi feministatik. Horretarako demokratizazio prozesuetan erabiltzen diren deliberazio eta parte hartze tresnen irakurketa feminista proposatzen du.
  • Gobernantza kolaboratiboa edo sare gobernantza. Hirian kokatutako parte hartzea: hiriko gizarte mugimenduei lotutako ekintza kolektiboak, eta Gobernantza kolaboratiboa edo sare gobernantza  politika publikoen lanketan.
  • Demokrazia eta nazio pluraltasuna: erabakitzeko eskubidea. Bere xedea, nazio pluraltasunezko inguruabarretan, demokraziak dituen erronkak aztertzea da, bai bere dimentsio teorikoan zein enpirikoan.
  • Herri-mugimenduak eta instituzionalizazioa. Bere helburua herri mugimenduen zein sistema politiko eta instituzionaltasunaren logika politikoak identifikatu eta aztertzea da. Horrekin bi eremuak harremanetan jartzen dituzten esperientzia praktiko berritzaileak ikertu nahi dira.
  • Gizarteren ongizatea eta politika sozialak. Gaur egungo politiken eta zerbitzu sozialen birplanteatzea eta hausnarketa, bai maila orokorrean zein Gizarte Langintzaren ikuspegitik.
  • Ekologismo politikoa. Bere helburu nagusia ekologismoaren eta beste gizarte mugimenduen kanpainak eta protestek demokratizazio prozesuetan izan duten eragina aztertzea da.
  • Nazioarteko erakundeen demokratizazioa. Nazioarteko erakundeen konplexutasunaren eta demokraziaren erronkak barnebiltzen ditu, baina baita ere benetan nazioanitza izango den nazioarteko komunitatea eratzeko aukeren azterketa. Horrekin hezkuntzaren arloko berrikuntza ere lantzen da, nazioarteko eremuko erabaki demokratikoen konplexutasunaren ulermenerako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]