Milagros Txurruka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milagros Txurruka
Bizitza
JaiotzaMallabia1927ko uztailaren 11 (96 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria

Milagros Txurruka Astarloa (Mallabia, Bizkaia, 1927ko uztailaren 11) dantzaria izan zen, bikotean hainbat euskal dantza-sueltoko txapelketa irabazitakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osma auzoko Markitte baserrian jaio zen. Ama Jazintak sukaldean panderoa jotzen zuen eta seme-alabek dantzan egiten zuten haren konpasera. Gaztetxoa zela, hasi zen dantza-sueltoko txapelketetara joaten, erakuslerik gabe eginaren eginaz ikasita. Urteetan dantza lagun izan zuen Benito Aranburu, Ezkerra ezizenez ezaguna zan herrikidea eta Leon anaia ere bai. Honekin etxean egiten zituen entseguak, biak ispiluaren aurrean jarrita.[1]

Dantza txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolada onean zeuden euren sasoian dantza-sueltoko txapelketak: erromeriaz erromeria eta jairik jai joaten ziren, bikote mordoxkatxoa batuz. Ikuskizun ederra eta estimatua izaten zen. Taula baten gainera igotzen ziren gehienetan, baina sarritan dantzan ekiten zioten errepide erdian edo lau une bat zegoen landaren baten.[1]

Epaimahaiak leku txikian dantzatzea baloratzen zuen “txapel batek betetzen duen lekuan” bere esanetan. Bueltak ondo emateak puntuaketa igotzen zuen eta bikotearekin bat eginda dantzatzeak ere bai. Bueltak ematen trebea zen Milagros eta hain arin mugitzen zituen hankak eta gorputza, non aurreko bikoteak buelta bat ematen zuen bitartean, berak eginda zuen bigarrena.[1]

Txapelketetan berak jositako soineko gorri eta zuria janzten zuen, buelo handikoa, bueltak ematerakoan luzimendua emateko ekitaldiari. Barrutik gero pololo zuriak jartzen zituzten dantzan bernarik ez erakusteko eta hanketan abarketak, zintekin ederto lotuta.[1]

Auzoan, herrian, ingurukoetan… han-hemenkako txapelketetara oinazean joan eta izena ematen zuten sueltoan ekiteko: Osmako San Migelen, Andramariko jaietan, San Kristobalgo erromerian, Trabakukoan… Santa Eufemiakoa ohiko hitzordua zen eta jendaurrean Berrizen, Eibarren, Barinagan, Bilbon… ere dantzan egindakoa da.[1]

28 urte zituela ezkondu, denbora gutxira seme-alabak hazten hasi… Durangon bizi izan ziren lehenengo eta Gasteizen gero. Urrunera joanda, laga egin zion txapelketetan parte hartzeari eta bere sasoiko andrazko askori bezala, zaletasun handia zuen arren, ezkontzak eta amatasunak eten egin zioten plazarik plaza ibiltzeok.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f «330 - Prentsa - drogetenitturri.eus» drogetenitturri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]